
- Actualidad
- 26/11/2025
2026ko zerga-neurriei buruzko foru-arauaren proiektua aurkeztu dute Batzar Nagusietako Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean. Proiektu honek neurri sorta bat proposatzen du, eta horien artean PFEZ tarifaren deflaktazioa nabarmentzen da, % 2an. Neurri horrekin batera, lan etekinen atxikipen taulak murriztuko dira ondoren.
Foru arau proiektuak zenbait zerga neurri jorratzen ditu, eta, berrikuntza gisa, zerga betebeharrak betetzen dituen zergapeko terminoa erabiltzen da. Horrela, zergadunak neurri batzuk hartu ahal izango ditu, hala nola epez kanpo aurkezteagatiko errekargua murriztea, diruaren legezko interes tasa aplikatzea berandutze interesen ordez, eta kasu jakin batzuetan geroratutako edo zatikatutako zorren bermeak aurkeztetik salbuetsi ahal izango da.
Era berean, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren, sozietateen gaineko zergaren, zergen foru arau orokorraren, ondarearen gaineko zergaren, fortuna handien gaineko elkartasun zergaren eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren zenbait manu aldatu dira.
PFEZaren eremuan, jasotzen da amiantoren biktimek jasotako laguntzak zergapetzetik salbuetsita egongo direla. Eta, bestetik, berrikuntza gisa sartzen da jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsonek ez dutela ordainketa zatikaturik egin edo ordaindu beharko jarduera garatzen den lehen urtean.
Sozietateen gaineko zergari dagokionez, zenbait neurri nabarmentzen dira proiektuan. Hala, kulturaren edo I+G+b-ren arloko jarduerak finantzatzeagatik kenkaria egiteko aukerari orain gehitu behar zaio kenkaria egiteko aukera zergadunek gauzatutako proiektuen finantzaketan parte hartzeagatik, proiektu horiek garapen jasangarria, ingurumen inpaktuaren murrizketa, trantsizio energetikoa edo ekonomia zirkularra sustatzen badute.
Epe berriak ezarri dira, halaber, jarduera horien finantzaketa kontratuak sinatzeko eta Foru Ogasunean jakinarazpena egiteko.
Bestalde, zerga oinarri negatiboak konpentsatzeko sistema berritzaile bat ezarri da. Orain arte, konpentsazio horien muga ekitaldiko zerga oinarriaren % 50 izan da. Hemendik aurrera, zerga oinarri negatiboen konpentsazio hori, % 50era artekoa, bost urteko blokeetan egin ahal izango da, hau da, blokeko ekitaldiren batean edo batzuetan konpentsazio muga hori gainditu ahal izateko, ekitaldi guztietan muga hori errespetatu beharko ba.
Mugatze sistema hori bera ahalbidetzen da bost urteko blokeetan, kenkariek % 35, % 50 eta % 70eko mugak gainditu ahal izan ditzaten barne hartutako ekitaldiren batean edo batzuetan, betiere mugak errespetatzen badira 5 urteko multzoan.
Baldin eta zergadunak hautatzen badu bai kuota likidoaren kenkarien muga, bai zerga oinarrien konpentsazioaren muga ondoz ondoko 5 zergaldiko bloke baten arabera kalkulatzea, bi mugak zergaldi bloke berari aplikatu beharko zaizkio.
Gainera, izaera teknikoagoa duten beste neurri batzuk jasotzen dira. Besteak beste, amortizazio askatasuna erabiltzeko mikroenpresek eta enpresa txikiek duten aukera zabaltzen da, baita amortizazio azkartuko askatasuna erabiltzen duten enpresa ertainena ere.
Era berean, proiektu honetan partzialki txertatzen dira zerga arloko administrazio lankidetzari buruzko zuzentarauen aurreikuspenak (DAC 8 izenez ezagutzen da). Horrek lankidetza fiskala indartzen du, agintaritzek kriptodiruarekin eta beste aktibo digital batzuekin egindako transakzioak arakatu ahal izan ditzaten, Europar Batasunaren araudiarekin bat etorriz.
Iturria: Arabako Foru Aldundia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 277
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 150
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 69
-
Ituna Newsletter - ES 98
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 104
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30