
- Actualidad
- 24/02/2026
Planak hiru jarduera-ildo nagusi jasotzen ditu: zergadunei zuzendutako informazioa eta laguntza indartzea, Batuz sistemaren ezarpena amaitzea eta informazio–iturri berriak txertatzea. Helburua da zerga-iruzurra prebenitzea, hautematea eta erregularizatzea, zerga-sistemaren ekitatea eta eraginkortasuna bermatuz. Plan hau Bizkaiko Foru Aldundiak azken urteotan onartutako iruzur fiskalaren aurkako planen ildoari jarraitzen dio, aurreko ekimenekin koherentziaz eta jarraikortasunez.
Lehen jarduera-ildoan, zergadunen administrazio-kargak murrizten jarraitzea aurreikusten da, zerga-betebeharrak borondatez betetzea erraztuz. Horretarako, arreta presentziala, telefonikoa eta telematikoa indartuko da, eta teknologia berrien zein adimen artifizialaren erabilera sustatuko da, zerbitzuaren kalitatea hobetzeko eta erantzun-denborak laburtzeko. Egoitza elektronikoaren funtzionaltasunak ere zabalduko dira, profesionalen beharretara egokituta.
Halaber, Ekonomia Itunaren zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoa betez, foru-zergadunek inportazioetako BEZa geroratzeko aukera izango dute, lurralde erkidekoen baldintza beretan. Foro Bateratuen bidez, Ogasunaren eta eragileen arteko lankidetza sendotzen jarraituko da.
Bigarren ildoan, 2026an Batuz sistemaren ezarpena amaituko da, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta lehen sektoreko subjektuak barne. Sozietateen gaineko Zergaren autolikidazioen zirriborroak eskatzeko prozedura abian jarriko da, web aplikazio berri baten bidez. Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburutik (EEEL) ateratako informazioa anomalia fiskalak detektatzeko funtsezko tresna izango da. TicketBAI sistemaren betetze-mailaren jarraipena ere egingo da, bereziki proforma fakturen kasuan.
Hirugarren ildoak informazio-iturri berriak sartzea aurreikusten du, inkongruentzia fiskalak hobeto hautemateko. Besteak beste, txanpon birtualei buruzko informazioa, banku-transakzioen kontrola eta txartel bidezko ordainketei lotutako datuak jasoko dira. 25.000 eurotik gorako urteko eragiketak dituzten txartelen berri emateko betebeharra ere ezarriko da.
Plana prebentzio-, kontrol- eta kobrantza-jarduketetan egituratzen da, prebentzioa lehenetsiz. Heziketa fiskala indartuko da, laguntza-programak eguneratuko dira eta arrisku handiko sektoreetan kontrolak areagotuko dira, hala nola ekonomia digitalean, kriptoaktiboetan, higiezinen arloan eta eskudiruaren erabilera intentsiboa duten jardueretan.
Azkenik, kobrantza-jarduketek zerga-zorren berreskuratzea bermatzea dute helburu, enbargoak, erantzukizun-deribazioak eta ondare-ikerketa indartuz. Jarduketa hauek analisi aurreratuetan eta finantza-informazioaren gurutzatzean oinarrituko dira, zerga-bilketaren eraginkortasuna eta sistemaren ekitatea sendotzeko.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 284
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 155
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 100
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 106
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30