
- Actualidad
- 15/09/2025
Auzitegi Gorenak BEZaren bilketari buruzko auzia ebatzi du, Bizkaiko Foru Aldundiaren alde ebatzi ere, eta, ondorioz, 700 milioi euro itzuli beharko dizkio Estatuko Ogasunak Euskadiko lurraldearen fiskoari.
Coca-Cola enpresaren BEZaren bilketari buruzko gatazka batekin lotuta dago epaia. Estatuko Ogasunaren eta Foru Ogasunaren artean desadostasunak sortu ziren, enpresa horren BEZa nork bilduko, eta gatazka epaitegietara iritsi zen.
Coca-Colak Espainiako Estatuan duen egoitza nagusia Madrilen dago, baina Galdakaoko (Bizkaia) lantegia da ekoizpen- eta logistika-zentro nagusia. Ezaugarri horrek bermatu du Bizkaiak arauari buruz egiten duen interpretazioa; alegia, BEZa bertan bildu behar dela.
Hala, Bizkaiko Ogasunak 252 milioi euro berreskuratu ditu, 2013-2016 ekitaldiei zegokien kopurua, Estatuko Ogasunari ordaindu behar izan baitzion. Era berean, hurrengo ekitaldietako BEZaren itzulketei buruzko irizpidea finkatu du, eta, beraz, guztira, 700 milioi euro inguru iritsiko dira EAEra.
Auzitegi Gorenaren ebazpenak hiru euskal lurraldeei eragingo die. Izan ere, epaiak dio lantegiak talde berekoak izan arren, horrelako kasuetan BEZaren itzulketa foru ogasunen bitartez egin behar dela.
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Radio Euskadin adierazi zuenez, «oso garrantzitsua da Euskadirentzat», BEZaren «diru-bilketa nola egin behar den markatzen duelako». Epaiak «Ekonomia Ituna sendotzea dakar», eta «arauaren interpretazioan Bizkaiak arrazoi zuela zehazten» duela gaineratu du.
Honelako gatazkak ohikoak dira Espainar eta Euskal adminiztrazioen artean; izan ere arazoa hainbat alditan nabarmendu da BEZa Ekonomia Itunaren esparruan aztertzerakoan.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 286
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 156
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 101
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 108
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30