
- Actualidad
- 07/10/2022
Euskal Autonomia Erkidegoan tributu itunduen bidezko diru-bilketa 2022ko ekitaldiaren amaieran 17.110 milioi eurokoa izango dela aurreikusi du Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak. Araban 2.704 milioi, Bizkaian 8767 milioi eta Gipuzkoan 5.638 milioi eurokoak dira hurrenez hurren. Esan bazela, hiru foru-aldundien baterako diru-bilketaren aurreikuspena 17.110 milioi eurokoa da, hau da, 2021ean eskuratutako diru-bilketa baino % 7,2 gehiago eta 2022ko ekitaldiko diru-bilketaren aurreikuspena baino % 5,0 gehiago.
2022ko ZERGA ITUNDUEN ITXIERA-AURREIKUSPENA |
||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | GUZTIRA | |
PFEZ | 979.000.000 | 3.337.500.000 | 2.113.800.000 | 6.430.300.000 |
Sozietateen Gainetko Zega | 209.000.000 | 622.500.000 | 323.800.000 | 1.155.300.000 |
Bez | 1.125.939.112 | 3.510.895.535 | 2.330.610.353 | 6.967.445.000 |
Fabrik. eta Elektr. Z. Bereziak | 252.992.880 | 788.880.645 | 523.676.475 | 1.565.550.000 |
Gainerako Zergak | 136.900.515 | 507.200.988 | 346.586.497 | 990.688.000 |
Guztira | 2.703.832.507 | 8.766.977.168 | 5.638.473.325 | 17.109.283.000 |
2023ko diru-bilketaren aurreikuspena
Eusko Jaurlaritzak BPG nominalaren % 5,1eko igoera aurreikusten du 2023rako. Termino absolutuetan, estimazioen arabera, foru-aldundiek 2023an zerga itunduen ondorioz 18.073 milioi euro bilduko dituzte. Hau da, 2022ko aurrekontuan jasotakoa baino % 10,9 gehiago eta 2022ko ekitaldiaren amaierako aurreikuspena baino % 5,6 gehiago. 2023ko ekitaldirako tributu itunduen bidezko diru-bilketaren aurrekontuak 2.838 milioikoa Araban, 9.295,9 milioikoa Bizkaian eta Gipuzkoan 5.939 milioi eurokoa dira. 2022ko diru-bilketaren aurrekontuarekin alderatuta (8.387 milioi euro) % 10,8ko hazkundea dakar. 2022rako aurreikusitako diru-bilketarekin alderatuz gero (8.767 milioi euro), % 6,0 haziko da.
2023ko ZERGA ITUNDUEN AURREIKUSPENAK |
||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | GUZTIRA | |
PFEZ | 1.001.100.000 | 3.433.700.000 | 2.157.560.000 | 6.592.360.000 |
Sozietateen Gainetko Zega | 215.000.000 | 681.200.000 | 352.100.000 | 1.248.300.000 |
Bez | 1.221.886.500 | 3.847.610.200 | 2.543.503.300 | 7.613.000.000 |
Fabrik. eta Elektr. Z. Bereziak | 255.528.840 | 804.637.232 | 531.913.928 | 1.592.080.000 |
Gainerako Zergak | 144.776.500 | 528.786.200 | 353.607.300 | 1.027.170.000 |
Guztira | 2.838.291.840 | 9.295.933.632 | 5.938.684.528 | 18.072.910.000 |
Eusko Jaurlaritzari egingo zaizkion ekarpenak eta koefiziente horizontalak
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak eguneratu egin ditu 2023ko ekitaldian foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharko dizkioten ekarpenen koefiziente horizontalak, eta Bizkaiari % 50,54ko koefizientea esleitu dio. 2023an Bizkaiarentzako koefiziente horizontala % 0,15 handituko da, 2022ko ekitaldikoaren aldean, zeina % 50,39 baita. Foru-aldundiek erakunde erkideei 2023an egingo dizkieten ekarpenak 11.901,1 milioi eurokoak izango direla zehaztu denez, Bizkaiari dagokion ekarpena 6.014,8 milioi eurokoa da. Arabak 2023rako duen koefiziente horizontala % 16,05ekoa da, eta Gipuzkoak duena % 33,41ekoa. Bi aldundiek 1.910,1 eta 3.976,1 milioiko ekarpenak egingo dituzte, hurrenez hurren.
2023ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK |
||||
Araba | Bizkaia | Gipuzkoa | GUZTIRA | |
2023ko Ekarpen-Koefiziente Horizontalak | 16,05% | 50,54% | 33,41% | 100,00% |
2023ko Ekarpenak | 1.910.122.817 | 6.014.804.180 | 3.976.149.735 | 11.901.076.732 |
Doikuntzarako Funts Orokorra
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak Doikuntzarako Funts Orokorraren 2023rako aurreikuspena onetsi du, 84,7 milioi eurokoa. Funts horren finantzaketa Eusko Jaurlaritzari dagokio % 70,81ean, eta foru aldundiek egin beharreko ekarpena koefiziente horizontalaren araberakoa da. Funts hori Arabako eta Gipuzkoako lurralde historikoen artean banatuko da, eta horiei behin-behinean 37,3 milioi euro eta 47,3 milioi euro dagozkie, hurrenez hurren.
2023ko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA |
|||
Eusko Jaurlaritza | 70,81% | 59.996.562 | |
Foru Aldundiak | 29,19% | 24.732.377 | |
Araba | 4,69% | 3.969.547 | |
Bizkaia | 14,75% | 12.499.743 | |
Gipuzkoa | 9,75% | 8.263.087 | |
GUZTIRA | 84.728.939 | ||
Egokitzapenerako Funts Orokorraren banaketa | |||
Araba | 37.372.741 | ||
Gipuzkoa | 47.356.198 | ||
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 246
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 128
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 61
-
Ituna Newsletter - ES 88
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 93
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30