
- Actualidad
- 20/10/2019
Aurreikuspenen arabera, 2019an zorra 597 milioi eurotan murriztuko du Eusko Jaurlaritzak. Eragiketa horren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren eta Sozietate Publikoen zorra 9.444 milioi eurotan geratzea aurreikusten da, hau da, BPGren %12,3an. 2020rako aurreikuspena, zorra 9.291 milioi eurorarte murriztea da.
Amortizaturiko 597 milioi euroen parte bat, 2019an aurreikusita zegoen 124 milioi euroko ohiko amortizazioari dagokio, eta bestea 473 milioi euroko aurretiazko amortizazioari (265,8 jaulkipenen erosketaren eta 207,2 maileguen aurretiazko amortizazioaren bitartez).
Horrela, Euskadi, Estatu osoan zor gutxien duen Erkidegoa bilakatu da. Horrek merkatuetara sarbide hobea izateko aukera ematen dio, kostu eta inbertitzaile aniztasunari dagokienez. Estatuko aurrekontu egonkortasunari buruzko arauari erreparatuz, Euskadiko zorpetzearen zapaia %13,8koa da 2019rako. Hori dela eta, euskal kontu publikoak, muga hori baino 1.000 milioi inguru beheragoko egoeran itxiko lukete ekitaldia.
Eusko Jaurlaritzaren zorpetzearen bilakaera (2005-2020) (milio eurotan)
Zorpetzea murrizteko politika, legealdiaren hasieratik Eusko Jaurlaritzak zergak finkatzeko eta aurrekontua abagunera egokitzeko aplikaturiko estrategiaren baitan kokatzen da. Gobernuaren hitzetan, krisialdiaren urteetan gehiago zorpetzea ezinbestekoa izan den bezala, baliabide gehiago dauden garaietan beharrezkoa da kontu publikoak saneatzen joatea.
Pedro Azpiazu, Ogasun eta Ekonomia sailburuak adierazi duenez, “buelta eman diogu egoerari. Orain, zorrak kitatzen eta herrialde gisa daukagun hipoteka murrizten joateko behar adina baliabide ditugu”. Haren hitzetan, zorra kitatzea “etorkizunerako inbertsioa” da, agertoki ekonomiko konplikatuagoen aurrean erantzuteko aukerak hobetzen dituelako.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 290
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 159
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 102
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 109
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30
