
- Actualidad
- 11/07/2023
Fitch Ratings kreditu-kalifikaziorako agentziak AA- kaudimen kalifikazioari eusten dio, perspektiba egonkorraz, Arabako Lurralde Historikoaren zorrarentzat. Arabako zorraren kalitateari dagokion benetako kalifikazioa AAA da. Hala ere, agentziaren balorazio arauen arabera, kalifikazio horrek ezin du gainditu Estatuari emandakoa (hau da, A-) hiru mailaz baino gehiagoz.
Ondorioz, Arabaren kalifikazioa Estatuarena baino 6 maila gorago dagoen arren, Fitch Ratings kreditu-kalifikaziorako agentziak mantentzen du Arabako Lurralde Historikoari 2022an emandako AA- kaudimen kalifikazioa, perspektiba egonkorraz.
Fitchek positibotzat jo du lurralde historikoaren arrisku profila, probabilitate txikia baitago diru-sarreren, gastuen edo zorraren portaeraren aldetik izan litezkeen ustekabeko gertaerek kalte egiteko zorraren zerbitzua (amortizazioa eta interesak) sortzen diren baliabide arruntekin ordaintzeko posibilitateari.
Arrisku profil hori diru-sarrera fiskal sendoen emaitza da, zeinak batez ere zuzeneko eta zeharkako zergetatik baitatoz, BPGren hazkundeari (Estatukoa baino handiagoa) estu loturik. Gainera, baloratzen da lurralde historikoak zerga horien elementu erabakigarrien gainean jarduteko duen ahalmena, bildutako kopurua handitzeko, beharrezkoa izanez gero.
Gastuei dagokienez, Fitchek baloratu du haien hazkundea diru-sarrerek izandakoaren parekoa dela, eta gehienbat ez direla ziklikoak.
Zorraren markoari eta likideziari dagokienez, Fitch-ek aintzat hartu du zorraren egitura kontserbadorea dela, batez besteko kostu baxuarekin (% 1,5) eta 5 urteko batez besteko iraupenarekin.
Azkenik, Fitchek agerian jarri du Arabaren profil sozioekonomiko osasungarria, nazioko eta nazioarteko ikuspuntuetatik, per capita BPG Europako batez bestekoaren gainetik baitago eta industria-sektoreak garrantzi handia baitu.
Iturria: Arabako Foru Aldundia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 255
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 130
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 90
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 96
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30