
- Actualidad
- 18/11/2025
Gipuzkoako Batzar Nagusiek hiru Foru Arau berri onartu dituzte, prozesu hau osatzen duen EAEko lehen lurralde historikoa bihurtuz. Horrela gauzatu dira 2024ko urte bukaeran Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoan adostutako neurriak, foru-zergen esparruan aurrerapauso garrantzitsua emanez. Hauek dira onartutako Foru Arauak:
- Gipuzkoako zerga araudiaren egokitzapena Ekonomia Itunaren aldaketetara
Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren kasuan, aplikatu beharreko araudia, ikuskatzeko eskumena eta zergen ordainarazpena zehazteko kontuan hartu beharreko eragiketen bolumena 10 milioitik 12 milioira igo da. Balio erantsiaren gaineko zergan ere aldaketa bera egin da eragiketa bolumenaren ordainarazpenari eta ikuskapenari dagokienez. Ez-egoiliarren errentaren gaineko tributuaren kasuan, tributuaren ituna aldatzen da eta araudi autonomoko zerga bihurtzen da establezimendu iraunkorra duten ez-egoiliarrentzat, eta ituntze arau bereziak ezartzen dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako errentak zergapetzen diren kasuetarako. Arau honek beste neurri batzuk ere jasotzen ditu, hala nola amiantoaren biktimentzako konpentsazio ekonomikoak PFEZn salbuestea, beste adostasun tekniko batzuen artean.
- Interes eta Komisio marjinaren gaineko Zerga berria
Espainian finantza–entitateek lortutako interesen eta komisioen marjina positiboaren gaineko zerga aldi baterako bat onartu da. Zergak bost tarteko egitura progresiboa du: %1eko tasa lehen 750 milioi euroko oinarri likidagarrirako, eta %7koa 5.000 milioi eurotik gorako tarterako.
Oinarri likidagarria hainbat bidez murriztu daiteke, besteak beste:
- 100 milioi euroko murriztapen generikoa.
- Banku fundazioen ongintza eta gizarte ekintzetara bideratutako zenbatekoen murriztapena, eta sozietate kooperatiboen eremuan egiten diren nahitaezko ekarpen jakin batzuen murriztapena.
- Tamaina txikiagoko udalerrietan kutxazain automatiko berriak jartzeagatik edo hobetzeagatik ezartzen den kenkaria.
- Talde handientzako Zerga Osagarria
750 milioi euroko edo gehiagoko negozio-zifra kontsolidatua duten talde nazional eta multinazionalentzat %15eko gutxieneko tributazio globala ezartzen da. Zerga honen bidez, Gipuzkoak bere araudia egokitzen du OCDEren II. Zutabearen esparrura eta Europako 2022/2523 Zuzentarauaren markora, gutxieneko zergapetze globalaren sisteman modu osoan integratuz..
Horrela, Gipuzkoak aurrera egiten du zerga-autogobernuaren arloan, eta ogasun foral dinamiko gisa sendotzen du bere posizioa, bai Itunaren eguneratzeak, bai Europako eta nazioarteko fiskalitatearen inguruneak eskatzen dituen berrikuntza eta behar berriak azkar inplementatzeko gaitasunarekin.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 277
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 150
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 69
-
Ituna Newsletter - ES 98
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 104
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30