
- Actualidad
- 04/09/2019
Ez-ohiko ekarpen honi esker, 2019 urtean 95,6 milioi eurotan murriztuko du bere zorra foru erakundeak. Foru erakundeak urte bukaeran izango duen zorra 432 milioi eurokoa izango da, haren zorra %23 murriztuz 2015tik hona, orduan 562 milioi eurokoa baitzen.
Eider Mendoza foru bozeramaileak azpimarratu duenez, Aldundia arduraz baina aldi berean ausardiaz ari da jokatzen arlo honetan, ekonomiak bizi duen momentu ona eta kudeaketa onaren fruituak baliatzen ari baita, alde batetik, etorkizuneko proiektuak bultzatu eta, aldi berean, erakundea indartzen ari delako finantzen ikuspegitik: “Argi dago Aldundia ahalegin berezia ari dela egiten arlo honetan, erreferente bihurtzen ari dela. Finantza osasuntsuak izateak foru erakundea indartzen du, eta edozein egoeraren aurrean erreakzionatzeko prestatzen gaitu”, adierazi du.
Eustaten estatistikei erreparatuz, EAEko administrazioen finantza-zorrak itzelezko gorakada sufritu zuen krisiaren urte latzenetan, 2010-2014 bitartean nagusiki. Gerora terminu agregatuan gora egin baduen ere – Eusko Jaurlaritzako zorpetze beharraz bultzaturik gehien bat–, zorpetzearen erritmoa moteldu egin da azken ekitaldietan erakundeek zorra kontrolatzeko eta murrizteko martxan jarritako politikari esker.

Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 264
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 141
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 66
-
Ituna Newsletter - ES 93
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 100
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30