
- Actualidad
- 12/06/2026
Ekainaren 2an, Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2027rako Aurrekontu Orokorrak prestatzeko erreferentzia-esparrua ezarriko duten jarraibide ekonomikoak onartu zituen. Akordio honen bidez, aurrekontu-prozedurari hasiera ematen zaio, Eusko Legebiltzarrak Aurrekontuen Legearen onarpenarekin amaituko duena.
Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak ongizate-estatua indartzea, hazkunde ekonomikoa sustatzea eta finantza-egonkortasuna bermatzea dira, ziurgabetasun geopolitiko eta ekonomikoak markatutako nazioarteko testuinguruan.
Hazkundea eta enplegua
Testuinguru horretan, jarduera ekonomikoaren moteltze orokorra aurreikusten da: EAEko ekonomiaren hazkundea %1,9koa izatea espero da 2026an, eta % 1,6koa 2027an, Europako ekonomia nagusietan aurreikusitako moderazioaren ildotik.
Enpleguari dagokionez, hazkundeak jarraitzea aurreikusten da, baina abiadura motelagoan: 2026an % 1,0ko hazkundea espero da, eta 2027an % 0,7koa . Modu honetan, 17.000 lanpostu berri inguru sortuko lirateke. Era berean, 2027an langabezia-tasa maila apaletan mantentzea aurreikusten da, % 6,2aren inguruan.
Bestalde, 2026-2028 aldirako, gehieneko defizit-helburua urteko barne-produktu gordinaren % 0,3an eta zor-muga % 13an ezarri dira; horri esker, bide fiskal zuhurrari eutsi ahal izango zaio, inbertsio-ahalmenari uko egin gabe.
Halaber, akordioaren bitartez beste gai batzuk jorratu dira, hurrengo erabakiak hartuz:
- Seme-alabak dituzten familia guztiei laguntzak zabaltzea onartu da: familia-laguntzak 85,8 milioi euroko inbertsioarekin handitzea onartu da, hileko 200 euroak 4 urtera arte zabalduz, familia ugarientzako eta harrerako familientzako laguntza berriak gehituz, eta erroldatze-baldintzak malgutuz.
- 2,4 milioi euro bideratuko dira doako laguntza juridikorako: Euskadiko abokatuen elkargoek doako eta berehalako laguntza juridikoa eman diezaieten indarkeriaren biktimei eta beste kolektibo kaltebera batzuei.
- Hitzarmen bat onartu da Euskal Herriko Unibertsitatearekin, espetxe-administrazioan eta Ibaiondo Hezkuntza Zentroan praktikak egiteko.
- Giza Eskubideen «René Cassin» sariaren berritasunak onartu dira.
- Garraiolarien belaunaldi-erreleborako laguntza-programa onartu da.
- 200.000 euroko diru-laguntzak onartu dira Euskal Kultura Ondarearen babesari buruzko ikerketa-lanetarako 2026an eta 2027an.
- 132.000 euroko diru-laguntzak onartu dira nautikako eta arrantzako prestakuntza eta sektoreko belaunaldi-erreleboa sustatzeko beketarako.
- Oiongo Udalaren partzela baten lagapena onartu da alokairuko babes ofizialeko 23 etxebizitza eraikitzeko.
- Euskadiko datu ofizialen ekoizpena indartzeko Urteko Estatistika Programa onartu da. Programa honek Euskadiko osasun, hezkuntza, ekonomia edo ingurumen arloetako estatistika ofizialak planifikatzen ditu, eta adinekoentzako egoitza-zentroen kalitateari eta delitu-estatistikei buruzko eragiketa berriak jasotzen ditu.
- Ardatz 2030 Planaren tarteko ebaluazioa aurkeztu da. Plan horren helburua da Euskal Administrazioa modernizatzea eta herritarrentzat eskuragarriagoa izatea, baita digitalizatzea ere, erronka sozial eta teknologiko berriei hobeto aurre egiteko eta kalitatezko zerbitzu eskuragarriagoak, seguruagoak eta eraginkorragoak eskaintzeko.
Akordio honen bitartez, aurrekontuak onartzeko prozesua abian jartzen da. Aurtengo irailean lehen zirriborroa prestatuko da, eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan adosten diren ekarpenekin osatuko da ; urrirako aurreikusten da prozesu hori. Ondoren, Aurreproiektua Gobernu Kontseiluaren urriaren 27ko bileran onartuko da, eta urriaren 31 baino lehen Eusko Legebiltzarrarera bidaliko da.
Iturria: Irekia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 295
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 162
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 105
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 116
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30