
- Actualidad
- 11/12/2024
Joxerra Bengoetxea, UPV/EHUko errektore berria, boto haztatuen %63,85 lortuta
2024 azaroaren 26an UPV/EHUko errektore berria aukeratzeko hauteskundeak egin ziren, eta irakasleak, ikasleak eta teknikariak eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileak izan ziren deituak botoa ematera, guztira, 50.590 lagun. Joxerramon Bengoetxearen hautagaitza gailendu zion Eva Ferreiraren hautagaitzari, emaitza hau izanik: Bengoetxeak % 63,85 eta Ferreirak % 36,15. Agintaldia, lehenengo aldiz, sei urtekoa izango da, eta ezin izango da ez luzatu ez berritu, hala ezartzen baitu martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak, Unibertsitate Sistemari buruzkoak.
Unibertsitateko hauteskundeetan boto haztatua ezartzen da. Hau da, unibertsitateko kidego bakoitzari ehuneko bat esleitzen zaio eta, horregatik, hautagaitzen emaitzak ehunekotan ematen dira. Hauek dira talde bakoitzari esleitutako ehunekoak: 1) unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor doktoreek, % 56.25; 2) unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor ez-doktoreek eta unibertsitateko irakasle-ikertzaile ez-iraunkor doktoreek, % 8; 3) gainerako irakasle-ikertzaileek, % 1,59; 4) ikasleek, % 22,08; eta 5) teknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek, % 12,08. Ondorengo grafikoetan jasota daude hautagai bakoitzak lortutako botoak eta ehunekoak, taldeka banatuta.
Hauteskundeetan 11.286 izan ziren boto eskubidea gauzatu dutenak: balioz emandako 10.673 boto; 530 boto zuriak izan ziren eta baliogabeak, 83. Azken emaitzarako, hautagaiei balioz emandako botoak baino ez ziren hartzen kontuan.
Errektorea unibertsitateko agintari akademiko gorena da. Errektorea unibertsitateko kideek hautatzen dute, hautaketa zuzenaz eta sufragio unibertsal, libre, sekretu eta haztatuaren bidez. Errektore izateko hautagaia arduraldi osoan diharduen irakasle‑ikertzaile iraunkor doktorea izan behar da eta izan behar ditu, gutxienez, ikerketako hiru seiurteko, irakaskuntzako hiru bosturteko eta lau urteko esperientzia unibertsitate gestioan, kide bakarreko kargu batean. Aurkeztu ziren bi hautagaitzek gutxienez klaustrokideen % 10ek sinatutako bermea zuten.
UPV/EHUko 2024ko Hauteskundeetako emaitzak
| BENGOETXEA | FERREIRA | |||
|---|---|---|---|---|
| Botoak | Haztapena | Botoak | Haztapena | |
| A SEKTOREA (IRIRI) | 981 | % 31,39 | 777 | % 24,93 |
| B SEKTOREA (IRIEDI) | 585 | % 5,37 | 287 | % 2,63 |
| C SEKTOREA (Bestelako IRI) | 374 | % 1,12 | 155 | % 0,47 |
| D SEKTOREA (Ikasleak) | 4.990 | % 17,64 | 1.256 | % 4,44 |
| E SEKTOREA (TEKAZEL) | 874 | % 8,33 | 394 | % 3,75 |
| GUZTIRA | % 63,85 | % 36,15 | ||
* A taldea: Unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor doktoreak (IRIID). Haztapena: % 56,25
* B taldea: Unibertsitateko irakasle-ikertzaile iraunkor ez-doktoreek eta unibertsitateko irakasle-ikertzaile ez-iraunkor doktoreek (IRIIEDEID). Haztapena: % 8
* C taldea: Gainerako irakasle-ikertzaileak (Gainerako IRI). Haztapena: % 1,59
* D taldea: Ikasleak. Haztapena: % 22,08
* E taldea: Tteknikariek eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileek (TEKAZEL). Haztapena: % 12,08
Iturria: UPV/EHU
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 291
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 160
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 102
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 110
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30