
- Actualidad
- 07/11/2023
Bizkaiko Foru Aldundiak Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zergaren foru-araua proiektua onetsi du Gobernu Kontseiluan, eta orain haren tramitazio parlamentarioa hasiko da Bizkaiko Batzar Nagusietan, halako eran non tributu hori Bizkaiko zerga-sisteman txertatu ahal izan dadin 2023ko ekitaldian.
Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zergaren foru-arau proiektuak erreplikatu egiten du lurralde erkidean indarrean dagoen zergarako ezarritako konfigurazioa. Tributu horrek, zuzenekoa, izaera pertsonalekoa eta ondare-zergaren osagarria izanik, pertsona fisikoen 3.000.000 eurotik gorako ondare garbia zergapetzen du, eta haren sortzapena abenduaren 31n gauzatzen da urtero.
Aldi baterako zerga denez, eta Ekonomia Itunean jasotzen den bezala, lurralde erkidean indarrean dagoen bitartean izango du FHABEZak indarra Bizkaiko Lurralde Historikoan.
Zerga progresiboa da, zerga-tasa handiagoa aplikatzen baitie ondare handiagoei. Haientzat lau tarte ezarri dira, zeinetan zergapetuko baita pertsona fisikoaren ondareak osatzen duen zerga-oinarriaren % 1,5, % 1,75, % 2,0 eta % 3,5.
Gehienez (€) | Kuota (€) | Gainerakoa (gehienez) € | % tasa |
---|---|---|---|
3.200.000 | 0 | 3.200.000 | 1,50 |
6.400.000 | 48.000 | 6.400.000 | 1,75 |
12.800.000 | 160.000 | 3.200.000 | 2,00 |
16.000.000 | 224.000 | Aurrerantzean | 3,50 |
Ondare-zergaren osagarria denez, beren ondare-zergaren kuota likidoaren zenbateko bereko kenkaria aplikatuko diote zergadunek Fortuna Handien Aldi Baterako Elkartasun Zergaren kuota osoari.
Horregatik, eta erreferentziatzat harturik ondare-zergaren ordaintzaileen 2021eko ekitaldiko datu indibidualizatuak, estimatzen da FHABEZak 2.000.000 euro inguru bilduko lituzkeela, 51 zergadun kontuan hartuta, zeinek kuota handiagoa ordainduko baitute zerga berri horrengatik, ondare-zergagatik baino.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 254
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 130
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 90
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 95
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30