Bizkaiko Ogasun eta Finantza Sailak Ogasuneko Zuzendaritzaren egitura aldatu du, legegintzaldi honetako bi lehentasunezko proiektuak bultzatzeko: Batuz eta errenta berria. Proiektu bien oinarria da tributu-administrazioa modernizatzea eta digitalizatzea, zergadunei ematen zaien zerbitzua hobetzeko eta zerga-iruzurrerako arriskua minimizatzeko. Biak egongo dira erabat ezarrita 2021ean.

Proiektu biek behar duten garapen informatiko berriak inplementatzea zergen arloan garrantzia duen informazioa kudeatzeko, eta, horretarako, Informazioaren eta Sistemen Zuzendariordetza berria sortu da, orain arte Ikuskapen Jardueren Zerbitzuko buru izan den Mª Carmen García Pinedoren ardurapean. Berregituraketa honen bidez, erantzuna ematen zaie Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiari eragiten dioten beharrizan eta eginkizun transbertsalei; izan ere, orain arte, modu segmentatuan edo partikularrean bete dira, zeuden zuzendariordetza, zerbitzu, atal edo unitateetan. Zuzendariordetza honek hiru zeregin nagusi izango ditu:

  • Zergak kudeatzeko, Bizkaiko Ogasunak hirugarren batzuengatik jasotzen duen informazioaren tratamendua egitea eta tributu-zerbitzuen eskura jartzea.
  • Batuz eta errentaren eredu berria inplementatzeko, Ogasuneko Zuzendaritzaren eremu guztietan behar diren garapen informatikoak kudeatzea.
  • Datuen eskala handiko analisirako tekniketan oinarritutako aukera informatiko espezifikoak garatu eta kudeatzea, zerga-iruzurraren kontrako borrokan aplikatzeko.

Todas las categorías