
- Actualidad
- 22/01/2021
Bizkaiko Foru Ogasunak abian ipiniko ditu Batuz, errenta-aitorpenaren eredu berria eta herritarren arretarako sistema telematiko berria 2021 urtean zehar. Hauen helburua iruzurra errazago antzematea, zergadunek errazago bete ahal izatea zerga-betebeharrak eta beste eremu batzuetako tributazioak kontrolatzeko baliabide berriak ezartzea dira. Hiru proiektu berri hauek digitalizazioan oinarritzen dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko Zerga Iruzurraren Aurkako Planean kokatzen dira.
- Batuz sistemaren bidez Foru Ogasunak modu automatikoan jasoko ditu Bizkaian egiten diren faktura guztien datuak eta 100.000 enpresa eta profesional inguruk egiten dituzten eragiketa ekonomiko guztien datuak.
- Aitorpen-eredu berri bi ezarriko dira, bata turismo-erabilerako etxebizitzen errentamenduei buruzko informazioa biltzeko eta bestea diru birtualen edukitzari buruzko informazioa biltzeko.
- Arretarako sistema telematiko berriarekin Foru Ogasunak zergadunei beren zerga-betebeharrak betetzen lagunduko die: aitorpen-proposamenak egingo dizkie errentaren gaineko zergaren, BEZaren eta sozietateen gaineko zergaren zergadun guztiei.
Bizkaiko Foru Ogasunak ezagutarazi ditu ere zerga-iruzurra saihesteko abian dauden beste plan batzuk. Adibidez, zerga-hezkuntza modulua eskainiko da Bizkaiko 140 ikastetxetan, gaztetatik zerga-kontzientzia indartzeko. Era berean, instituzioak bere langileak espezializatzen jarraituko du zerga jakin batzuen kontrolean eta analisian. Gaur egun Ogasun Zuzendaritzako 45 pertsona ari dira espezializatutako unitate hauetan.
Azkenik, 2021. urtean Foru Ogasunak zergadun jakin batzuen zerga-egoera egiaztatuko du: nazioartean jarduten duten enpresa-taldeak, enpresa handiak eta zerga-taldeak, aktiboa jarduera ekonomiko batekin lotutako ondasunen ondoriozkoa ez den sozietateak, atxikipenak egin behar dituztenak eta elektrizitatea merkaturatzen duten entitateak.
Me connecter pour participer au forum. Modérateur Allodocteurs. www.viagrasansordonnancefr.com Merci de ne pas communiquer d’adresses de site internet.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 255
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 132
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 91
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 96
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30