
- Actualidad
- 07/03/2024
2016az geroztik, hau da, azken katastro-berrikuspenaren dataz geroztik, Bizkaiko Foru Aldundiaren katastro- eta balorazio-zerbitzuak higiezinen merkatuari buruzko hainbat azterlan egin ditu, gure ekonomian, demografian, biztanleria-mugimenduetan, hirigintza-jarduketetan edo nekazaritza- eta baso-ustiategietan izandako hobekuntzetan izandako aldaketak egiaztatzeko. Aldi berean, foru-higiezinen katastroak ahalegin handia egin du ondasun higiezinei buruz eskuragarri dagoen informazio guztia integratzeko. Informazio hori kalitate handiagoko datu-base grafiko berri batean gauzatu da, eta, horri esker, balorazio egokiagoak egin daitezke.
Gogoan eduki behar da katastro-balioak finkatzeko ahalik eta datu berrienak hartu behar direla kontuan, hau da, aldakuntza guztiak aintzat edukita, ondasun higiezinen titularrek beren ondasunen balioaren proportzioan ordaindu ditzaten balio horren arabera ordaintzen diren zergak, behar den bezala. Hori dela eta, Aldundiak laguntza eta aholkularitza zerbitzu garrantzitsua eskainiko die udalei, bai katastro-balioen eta OHZen simulagailuen bidez, bai herritarrei, katastro-berrikuspen horretarako arreta espezifikoaren bidez.
Katastro-balioen berrikuspenaren faseak
1.- Balio-txostenak onestea
Prozesuaren lehen urratsa balio-txostenak onestea da. Udalerri bakoitzeko balio-txostenean bertako ondasun higiezinen katastro-balioak finkatzeko kontuan eduki behar diren irizpideak, balio-eremuak, balioesteko arau teknikoak, lurzoru-mugak eta gainerako elementu guztiak biltzen dira. Otsailean, Katastro eta Balorazio Zerbitzuak balio-txosten bat proposatu dio udal bakoitzari. Proposamen horretan udalerriko ondasun higiezinen katastro-balioen simulazioak daude. Gero, udalek proposamena aztertu beharko dute eta nahi dituzten ekarpenak egin beharko dituzte . Horretarako, Ondasun Higiezinen Foru Katastroaren laguntza edukiko dute. Udalek beren txostenak eman ondoren balio-txostenak onetsiko dira. Jarraian, jendaurrean azalduko dira.
2.- Ondasun higiezin bakoitzari bere katastro-balioa esleitzea eta titularrari jakinaraztea.
Balio-txostenak onetsi ondoren ondasun higiezin bakoitzari katastro-balio berria esleituko zaio, eta gero titularrari banaka jakinaraziko zaio urtea amaitu baino lehen. Balio hori oinarritzat hartuko da OHZ ordaintzeko. Udal bakoitzak bere karga-tasa erabakitzen du.
3. – Indarrean jartzea
Katastro-balio berriak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera egongo dira indarrean.
Bizkaiko katastroa: datuak (otsailaren 29an)
- 700.000 ondasun-titular baino gehiago daude 113 udalerrietan.
- 134.908 eraikin
- 1.278.115 ondasun higiezin
Hiri-lurra:
1.537.145 elementu Nagusiak:
- Etxebizitza-erabilera (% 41)
- Merkataritza-erabilera (% 6)
- Industria-erabilera (% 2)
- Landa-lurra:
293.458 elementu (194.895 hektarea laborantza)
- Baso zurgaia (% 44,6)
- Hostozabal basoa (% 12,95)
- Belardia (% 9,84)
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 245
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 128
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 61
-
Ituna Newsletter - ES 88
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 93
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30