
- Actualidad
- 01/02/2023
Nafarroako Gobernuak zerga harmonizazioari buruzko Legegintzako Foru Dekretua onartu du, Nafarroako araudia BEZaren eta beste zerga batzuen murrizketa edo ezabapenetara egokitzeko. Estatuko legeriarekin bat etortzearen helburua da oinarrizko elikagaien prezioen gorakadari eustea, emakumeen higiene-produktuen tributazioa moteltzea eta Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko neurriak mantentzea.
Foru Dekretu Legegilearen proiektu honekin, Hitzarmen Ekonomikoaren 31 bis, 32, 35.5 eta 40 bis artikuluetan xedatua betearazten da BEZaren, Energia Elektrikoaren Ekoizpenaren, Zerga Berezien edota Finantza Transakzioen gaineko Zergaren arloko erregulazioa egokituz estatu mailan zerga horietarako agindutako aldaketa berrietan.
Zehazki, tributuen harmonizazioa hiru helburu nagusiren arabera antolatu da: hasteko, prezioen igoera arintzea. Horretarako elikadurako oinarrizko produktuen BEZa % 4tik % 0ra jaitsi da eta % 10etik % 5era jaitsi da olio eta pasta elikagaiei aplikatzen zaiena. Murrizketa hau ezohikoa da eta, hasiera batean, ekainaren 30era bitartekoa, eta berrikusi egingo da inflazioaren eboluzioa kontuan hartuta. Data horretaraino luzatuko da halaber erabili eta botatzeko musukoak % 4ko BEZaren aplikazioa eta COVID-19aren aurkako txerto eta diagnosi probetarako % 0koa.
Bigarrenez, genero ikuspegi bat proiektatzen zaio konpresak, tanpoiak, salba slipak eta preserbatiboak zergapetzen dituen BEZari, % 10aren ordez % 4koa aplikatuz.
Harmonizazio fiskalaren hirugarren eraginak lotura du Ukrainako Gerrak ekonomian hala nola errenta ertain eta baxuak dituzten pertsonengan kalteak murriztearekin, eta horrez gainera inflazioari eusten laguntzen du. Horrela, BEZaren % 21etik % 5erako murrizketa mantentzen da gas naturalaren, briketen entregaren (pellet izendatuak) eta erregairako biomasatik edo su-egurretik datozen osagaietan. Ildo horretatik, energiaren prezioak arintze aldera, aurtengoan energia elektrikoaren ekoizpena zergapetzeko zergaren behin-behineko etenaldia luzatuko da, beraz, argiaren BEZa 2023an % 5 zergapetuko da Ukrainako inbasioaren aurretik zergapetzen zen % 21aren aldean.
Gobernuak onartutako Foru Dekretu Legegileak ondorio bezala ekarri du 3 foru legeren aldaketa: Balio Erantsiaren gaineko Zergaren abenduaren 30eko 19/1992 Foru Legea; Zerga Berezien abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea eta Finantza Transakzioen gaineko Zergaren abenduaren 28ko 37/2022 Foru Legea.
Iturria: Nafarroako Gobernua
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 254
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 130
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 90
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 95
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30