
- Actualidad
- 15/10/2025
Zuzeneko zerga da, eta kreditu-erakundeek, kredituko finantza-establezimenduek eta Espainian establezimendua duten atzerriko kreditu-erakundeen sukurtsalek lortutako interes eta komisioen marjina zergapetzen du, baldin eta erakundeok Espainiako lurraldean garatzen duten jardueratik eratorria bada marjina hori.
Foru-arauaren proiektuak, lehenik eta behin, Bizkaiko Lurralde Historikoaren ordenamenduan sartzen du aldi baterako zergapetze mota berri honen erregulazioa, eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako izango ditu ondorioak.
Zenbait finantza-entitateren interes eta komisioen marjinaren gaineko zergari dagokionez, indarrean dagoen Ekonomia Itunaren 20. ter artikuluan ezarritakoaren arabera, araudi autonomoko zerga itundua da zergaren zergadunentzat, baldin eta, 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergadunoi araudi autonomoa aplikatu behar bazaie edo, Espainiako lurraldean sukurtsal bat duen atzerriko kreditu-erakunde bat bada, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan foru-araudia aplikatu behar bazaio, 21. artikuluan ezarritakoaren arabera. Zerga ordaindu beharko dute, zergadun gisa, Espainian ezarrita dauden kreditu-erakundeek, kredituko finantza-establezimenduek eta atzerriko kreditu-erakundeek Espainiako lurraldean ezarrita dituzten sukurtsalek.
Tributu-kuota lortzeko, % 1etik % 7ra bitarteko karga-eskala aplikatuko da, murrizketa eta kenkari jakin batzuk aplikatu ondoren.
Bestalde, ezarri da interes eta komisioen marjinaren gaineko zerga ez dela kengarria izango sozietateen gaineko zergan, ez eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergan ere.
Bizkaiko Lurralde Historikoko zerga-araudiaren egokitzapena, apirilaren 29o 3/2025 Legeak Ekonomia Itunean eginiko aldaketen arabera.
Aurrekoaz gainera, Ekonomia Itunean sozietateen gaineko zergari, ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari eta balio erantsiaren gaineko zergari buruz egindako aldaketak jasotzen ditu foru-arauaren proiektuak. Aldaketa horiek Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren 2024ko azaroaren 13ko lehenengo erabakian daude jasota.
Hala, hiru zergapetze-motak direla eta, eragiketa-bolumenaren atalasea 10 milioi eurotik 12 milioi eurora igo da, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, egoitza fiskalaren arabera ordainarazteko, egiaztatzeko eta, hala badagokio, aplikatu beharreko araudia ezartzeko eskumena mugatzeko.
Horrez gainera, ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga aurrerantzean araudi autonomoko zerga itundua izango da, kasu guztietan; alegia, establezimendu iraunkor baten bidez Espainiako lurraldean jarduten duten zergadunen kasuan ez ezik, establezimendu iraunkorrik gabe zergadunek lortutako errentak zergapetzen diren kasuan ere bai.
Tributuen arloko beste aldaketa batzuk.
Azkenik, Bizkaiko Lurralde Historikoko tributu-sistemaren berrikuspen fiskalerako neurriak onartzen dituen apirilaren 9ko 2/2025 Foru Arauaren bidez onetsitako aldaketetan doikuntza teknikoak egin behar direla ikusi denez, hobetu egin da foru-araua, neurri horien aplikazio egokia ahalbidetzeko.
Proposamena Batzar Nagusiei bidali zaie, izapidetu dezaten.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 285
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 155
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 70
-
Ituna Newsletter - ES 100
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 106
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30