- Álava / ArabaBizkaiaConcierto EconómicoCupoGipuzkoaImpuestosNoticias frescasPersonajesSiglo XXI
- 22/01/2017
Pedro Azpiazuk, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia sailburua, kupoaren inguruko desadostasunak ebazteko eta hurrengo Bost Urteko Legea diseinatzeko lan egingo duen aldebiko lantaldeak aurkeztu ditu, Cristobal Montoro, espainiar Estatuko Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroaren, erantzuna jaso eta gero. Hemendik Aurrera, egutegia eta lan-metodoa errazi beharko dira.
Eusko Jaurlaritzaren aldetik, hauek izango dira parte hartuko dutenak: Juan Miguel Bilbao, Ogasun eta Finantza Politikako sailburuordea; Zuriñe Embid, Finantza Politika eta Erakunde Baliabideen zuzendaria; Itziar Agirre, Zerga Administrazioko zuzendaria; Teresa Viguri, Arabako Foru Aldundiako Ogasuneko zuzendaria; José Gabriel Rubí, Bizkaiko Foru Aldundiko Idazkari Nagusi Teknikoa, eta Bittori Zabala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako zuzendaria.
Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren ordezkari izendatutakoak hauek dira: Belén Navarro, Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Finantzaketako idazkari nagusia; Gorka López, Autonomia Erkidegoen Finantzaketako zuzendariorde nagusia; Elena de Ancos, Lurralde Ogasunekiko Zerga Harremanetarako zuzendariorde nagusia; Lía Torrente, Autonomia Erkidegoen Finantza Azterlanen zuzendaiorde nagusia; Concepción García, Zerga Administrazioko Estatu Agentziako Antolamendu eta Koordinariorako zuzendariorde nagusia; eta Octavio Carazo, Ogasuneko Estatu Idazkaritzako Kabineteko kide aholkularia.
Ogasun Sailburuak adierazi duenez, helburua Estatuarekin akordioa lortzea da 2011ko ekitaldiari dagokion kupoan egiteke dauden likidazioaetarako. Horrez gain, behin betiko likidazioa egitea 2012-2016 aldiko behin-behineko kupoaren aldetik, bai eta beharrezko akordioak sustatzea ere nahi du.
Iturriak:
3.Iturria
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 245
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 128
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 61
-
Ituna Newsletter - ES 88
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 93
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30