
- Difusión
- 25/05/2022
“Gazte Ikertzaileen I. Ituna Jardunaldia”-ren helburua ekonomia ituna eta ekonomia publikoaz lanean ari diren ikertzaileen arteko sare akademikoa multidisziplinarra eratzea izan da. Horretarako Ituna Zentroak 15 gazte inguru bildu zituen Sarrikoko ItunaGunean, ikerketen aurrerapenak eta ondorioak zabaltzeko eta elkar kolaboratzeko aukerak hautemateko. Era berean, ekitaldia I Ituna Sariaren irabazleei diplomak emateko aukera izan zen ere.
Hain zuzen ere, Jardunaldian hitza hartu izan zuten lehenengo ikerlariak Ituna Sariaren irabazleak izan ziren, saritutako lanen ondorio nagusiak aurkezteko.
- Alexander Zapirain, Master Amaierako Lan onenari saria: “Kupoaren oreka dinamikoa eta aurrekontu-egonkortasuna Ekonomia Itunean Euskadiko Kupoaren Legea eguneratzeko formula hobetzeko proposamena». Bere ikerketan Zapirainek kupoaren oreka dinamikoa lortzea ahalbidetuko lukeen formula berri bat proposatu du, egungo kupoaren kalkulo formulak ez baitu eguneratze-tresnarik Estatuaren defizitaren desbideratzea islatzen.
- Xabier Pagola, Gradu Amaierako Lan onenari saria: «TicketBAI: Euskal lurralde historikoen zerga-betebehar formal berria”. Pagolak fakturazio-software berria aplikatzeko gomendio internazionalak aztertu ditu, eta gure ordenamenduan ezartzeko bete behar izan den babes juridikoa.
Ondoren, Ituna Zentroaren (UPV/EHU) ikertzaileek hartu zuten hitza berain doktorego programaren aurrerapenak azaltzeko:
- Andoni Montes EHUko Politika Publikoko departamentuko irakaslea da ere, eta gastu publiko eta gaitasun fiskalean eskualdeek duten desberdintasunak murrizteko jarduten duten hiru aldagai aztertu ditu: efizientzia, ekitatea, eta ingurumen jasangarritasuna.
- Xabier Muruak laster hasiko duen doktorego-tesia ezagutarazi zuen: Arabako Ekonomia Ituna frankismoan (1926-1976): ekonomia Itunaren aldaketa eta jarraipena 1979ko Autonomia Estatutuaren eta 1981eko Kupoa kalkulatzeko metodologiaren esparruan
- Azkenik, Jon Garrok euskal alderdi sistema polarizatuan Ekonomia Ituna suposatzen duen berezitasun azpimarratu zuen, adostasunezko elementu transbertsala baita. Salbuespen horren arrazoia erantzuteko bi hurbilpen teoriko egingo ditu, politika publikoaren legitimazioaren eta nazio nortasunaren ikuspuntuetatik.
Deusto Business School-ren aldetik Edriga Aranburuk irakasleak hartu zuen parte. Aranburuk Ekonomia Itunaren esparru finantziarioa ikertzen duen doktoregoa egiten ari da, ikuspuntu juridiko batetik.
Ekonomia Itunetik baino haratago, ekonomia publikoaz ari diren ikertzaileak ere gonbidatu ziren jardunaldira. Itsaso Lopeteguik, UPV/EHUko Politika Publikoetako eta Historia Ekonomikoko Saileko irakasleak, dagoeneko bukatu duen doktorego-tesia azaldu zuen: “On risk, diversity and financial efficient frontiers: The case study of European fish and fisheries”. Ikerketa horrek Europako arrantza espezie bakoitzaren epe luzeko iraunkortasuna bermatzeko formula matematiko berritzaile proposatu du.
Azkenik, ISEAK Fundaziotik hiru gazte hurbildu egin ziren jardunaldira. ISEAK ekonomia eta gizarte arloan erabakiak hartzera lagundu dezaketen ikerketak jorratzera dago bideratuta batez ere.
- Odra Quesada bere doktorego-tesiaren lehen kapitulua azaldu zuen, «Discrimination on labour markets». Quesadak lan munduan adinaren araberako diskriminaziorik dagoen ikertu nahi du. Horretarako webguneetan azaltzen diren lan-eskaintza berdinetara profil faltsu desberdinak aurkezten ditu, ondorioak ateratzeko.
- Ainhoa Osesek, gazteek lan arloan ematen dituzten lehen urratsetan aurka egin behar dituzten zailtasunak aztertzen ari da. Horretarako Gizarte Segurantzaren base datu zabala erabiltzen ari da. Dagoeneko baditu bi kapitulu eginda.
- Gonzalo Romerok estatuko laguntzek lan merkatuan izan dezaketen eragina aztertzen ari da, RGI edo IMV-a adibidez. Hau izango da bere doktore tesiaren eduki nagusia
Entzuleen artean Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunen ordezkariak egon ziren, hala nola UPV/EHUko irakasleak ere. Jardunaldiaren arrakasta dela eta, Ituna Zentroak bigarren edizioa antolatzea espero du hurrengo urtean.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 255
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 130
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 90
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 96
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30