
- Difusión
- 04/04/2023
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) Euskal Autonomia, Euskal Autogobernua edo/eta Gobernantza Publikoari buruzko ikerlanetarako «Jesús María Leizaola 2023» saria iragarri du.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunen artean euskal autonomi sistemaren berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da. Helburu hori lortzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak “Jesús María de Leizaola” izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean. Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du
2023ko ikerlanek xede izan behar dute:
- Euskal autonomia, euskal autogobernua, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-antolamendua, eta/edo
- Globalizazioaren, eraldaketa digitalaren edo klima-aldaketaren erronken edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten beste erronka batzuei aurre egiteko gobernantza publikoa.
Norbanakoak zein horretarako eratutako lantaldeak auzkez daitezke sarira. Lantaldea aurkeztzen bada, argi eta garbi adieraziko da nor izango den ikertalde horren arduraduna. Era berean, eskaeran espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa, aurkeztutako ikerlanean.
Sariaren zenbatekoak honako hauek dira:
- Lehenengo saria: 20.000 euro.
- Akzesita: 10.000 euro.
Bai saria, bai accesita emateko, balorazio‑irizpideak izango dira ikerlanen kalitate zientifiko-teknikoa eta horietan egiten diren ekarpenen garrantzia.
Epaimahaiak erabaki dezake saria edo/eta accesita ikerlan batzuei ex aequo ematea. Kasu horietan, deialdian aipatzen diren diru-kopuruak lan saridun guztien artean banatuko dira zati berdinetan.
Halaber, epaimahaiak saria eta/edo accesita eman gabe utzi ahal izango du, baldin eta uste badu aurkeztutako lanek ez dituztela eskatutako kalitate-baldintzak edo -betekizunak betetzen.
Lantalde batek aurkeztutako ikerlan bati ematen bazaio saria edo akzesita, taldekide guztiak izango dira onuradun, legez dagozkien ondorioetarako. Saria edo akzesitaren zenbatekoa lantaldeak zehaztu duen ehunekoaren arabera banatuko da taldekideen artean; partaidetza-portzentajea adierazi ezean, zati berdinetan banatuko da.
Informazio gehiagorako klikatu hemen.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 255
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 132
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 64
-
Ituna Newsletter - ES 91
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 96
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30