
- Difusión
- 19/03/2024
Martxoak 15ean Ekonomia Itunarako sarreraren VII. mintegia ospatu zen Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Elkano). Zazpigarren edizioa Gradu Aretoan ospatu zen, Ekonomia Itunaren arloko hainbat entzule eta Elkanoko ikasleekin.
Mintegian aurkeztu ziren hitzaldietako aurkezpen-diapositiba batzuk.
Mintegiari Ituna Agiritegiko kolaboratzailea den Robert Ugaldek eman zion hasiera, azpimarratuz Ekonomia Itunaren garrantzia euskal gizartean eta haren ezagutza zabaltzeko egiten diren ekintzena baita ere. Aditzera eman zuen Ekonomia Itunaren arloko Aretoa ikaslez betea ikusteak ematen duen sentsazio on eta itxaropentsua. Ondoren, Ituna Agiritegiko ikertzaile den Nerea Urrutiak (UPV/EHU) Ekonomia Itunaren sarrera historikoa aurkeztu zuen, Itunaren jatorria zein den azalduz eta gaur egun duen egokitzapen juridikoan ere sartuz.
Behin sarrera eginda, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuna eta Finantza Saileko Joseba Garmendiak euskal finantza-sistemaren oinarriak aurkeztu zituen, Lurralde Historikoen zerga-autonomian sakonduz. Mintegia Ekonomia Itunak Euskal Autonomia Erkidegoko arlo finantzario eta fiskalean duen zeregina hobeto ulertzeko eta ideak trukatzeko gunea izan zen. Euskal erakundeek duten autonomia maila altuaz mintzatu zen eta ikuspegi kritikoa jorratzeko ideia desberdinak aztertu ziren.
Eskerrik asko Ekonomia Itunaren Sarreraren VII. Mintegira hurbildu zineten guztiei!👏👏
Mintegia Ekonomia Itunak Euskal Autonomia Erkidegoko arlo finantzario eta fiskalean duen zeregina hobeto ulertzeko eta ideak trukatzeko gunea izan zen. 💭 pic.twitter.com/lvxTt9DnjJ
— Ituna Research Center on Fiscal Federalism (@itunaconcierto) March 19, 2024
Ekonomia Itunarako Sarrerako VII. Mintegia ekitaldi aberasgarria izan zen, eta euskal finantza-sistemak egungo testuinguruan duen garrantzia nabarmendu zuen. Sektoreko adituaren eta ikertzailearen aurkezpenek ikuspegi integrala eman zuten Ekonomia Itunaren ezaugarri diren historiari, funtzionamenduari eta autonomia fiskalari buruz. Horrelako ekimenek, euskal ekonomiaren funtsezko alderdi baten ezagutza eta ulermena sustatzeaz gain, eskualdeko garapen ekonomiko iraunkorrean eta autonomia finantzariaoan interesa duten ikasleen eta eragileen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatzen dute.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 264
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 141
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 66
-
Ituna Newsletter - ES 93
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 100
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30