
- Difusión
- 11/12/2018
Gipuzkoako Ogasun eta Finantza sailak “Iruzur fiskala saihesteko estrategia” izenburupean antolaturiko hitzaldiaren kronika. Hitzaldia, pasadan azaroaren 20an egin zen Donostiko EHUko Zuzenbide Fakultateko Gradu aretoan, Jabier Larrañagak (Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Diputatua), Jokin Peronak (Gipuzkoako Ogasuneko Zuzendai Nagusia) eta Bittori Zabalak (Gipuzkoako Zerga eta finantza Politikako Zuzendari Nagusia) hartu zutelarik parte. Hitzaldiaren gehiengoa Jabier Larrañagak gidatu zuen, bai euskeraz zein gazteleraz arituz.
Sistema fiskalaren bi palanka zentralak, zerbitzuen finantzazioa eta birbanaketa direla adieraziz ekin zion hitzaldiari. Biak ala biak, gizarte kohesioa bermatzeko oinarrizkoak. Iruzurrak, gizartearekiko kalte sakona suposatzen duela azpimarratu zuen. Gogoratuz, bai Aldundiaren eta bai Eusko Jaurlaritzaren inbertsioen gehiengoa gizarte politiketara bideratzen dela. Birbanaketari dagokionez, “gehiago irabazten duenak, gehiago ordaintzen duela” adierazi zuen, hurrengo grafikoan babestuz:
Argazkiak kalitate kaskarra izan arren, ikus daiteke Gipuzkoako zergadunen %25 aberatsenak, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga bilketaren %70 inguru ordaintzen dutela Gipuzkoan. Arazoa ez da sistema fiskalaren birbanaketa ahalmenean aurkitzen, iruzur fiskalean ezik. Sistema horretatik kanpo gelditzen den diruan alegia. “Economía sumergida y fraude fiscal en la C. A. de Euskadi” artikuluan oinarrituz, Euskadiko ekonomiaren %17 inguru, “economía no observada” da. Horrek ez du esan nahi, “economía no observada” guzti hau iruzurra denik. Europaren batezbestekoan aurkitzen da Euskadi arlo honetan.
Iruzurraren aurka borrokatzeko tresnei dagokionez, teknologiaren eta informatikaren garrantzia goraipatu zuen. Informatika itzelezko arma da iruzurraren espazioa txikitu eta akatzeko. Globalizazioaren erronka ere aipatu zuen, informazio fiskala elkar trukatzeko ekimenen garrantzia azpimarratuz. Hala ere, gogoratu zuen oraindik asko dagoela egitear. Besteak beste hezkuntza fiskalaren bidetik oraindik gehiago sakondu beharko litzakela nabarmendu zuen.
Jabier Larrañaga, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Diputatua, hitzaldiaren momentu batean.
Ogasun eta Finantza Diputatuaren hitzaldiaren ondoren, Jokin Perona aritu zen, Gipuzkoako Ogasun eta Finantza sailaren lan-eskaintzari buruzko informazioa eskainiz. Besteak beste, Gipuzkoako Ogasun sailak momentu honetan 560 bat langile dituela adierazi zuen, hauetatik asko 80ko hamarkadan sarturikoak zirelarik. Ondorioz, hurrengo urteetan plantillaren berriztatze prozesu sakona emango zela azpimarratu eta Ogasun sailean lan egiteko eskaintzen diren lau bide edo aukeretaz aritu zen: ikasle-praktikak, Errenta eta BEZ kanpainaren langile kontratuak, lan-poltsak eta OPE-ak.
Actualidad
Todas las categorías
-
Academia 95
-
Actualidad 264
-
Ad Concordiam 24
-
Álava / Araba 290
-
Artículos 28
-
Bizkaia 354
-
Concierto Económico 260
-
Cupo 126
-
Difusión 141
-
Europa 133
-
Galería de imágenes 9
-
Gipuzkoa 285
-
Impuestos 481
-
Internacional 66
-
Ituna Newsletter - ES 93
-
Judiciales 67
-
Lucha contra el fraude 41
-
Navarra 85
-
Noticias frescas 382
-
Nuevas publicaciones 100
-
Parlamentos 31
-
Personajes 38
-
Siglo XIX 19
-
Siglo XX 49
-
Siglo XXI 591
-
Varios 30