Madrilgo Batzordeak, ebazpen baten bidez, Euskal Autonomi Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa eta Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa kentzeko eskatu du, “pribilegio bat direlako”. UPyD alderdiaren ekinaldía izan bada ere, Madrilgo PPk alde bozkatu du.
Eraso hori dela eta, Espainiako gobernuari eta PPri azalpenak eskatu dizkiote alderdi politikoek. Koldo Mediavillak, EAJren instituzio arloko arduradunak, PPri gogoratu dio berriki zin egin zutela Itun Ekonomikoa ez zela ukituko. EH Bilduren ustez, PPk “birzentralizazio estrategia” bati ekin dio.
Yolanda Barcinak, Nafarroako presidenteak, “koherentzia eta errespetua” eskatu dio Madrilgo Batzordeari, foru erregimena “ez delako pribilegio bat, Konstituzioak aitortutako eskubide bat baizik”.
Soraya Saénz de Santamaria, Espainiako Gobernuko presidenteordeak, aldiz, Itun Ekonomikoa eta Hitzarmen Ekonomiakoa errespetatzen dituela adierazi du.
Iturriak: