Europako Batzordeak legezkotzak eman ditu Kantabriak enpresak erakartzeko emandako pizgarriak

Compartir

Europako Batzordeak oniritzia eman die Kantabriako Gobernuak enpresak erakartzeko abiatutako neurriei, lehiakortasun arauak urratzen ez dituztela adieraziz. Ignacio Diego, Kantabriako Gobernuko presidenteak, eta Eduardo Arasti, Industria Kontseilariak, prentsaurrekoan iragarri dutenez EBko Lehiarako Zuzendaritzak argi berdea eman die laguntzei.

Kantabriako Gobernuak enpresak erakartzeko asmoz honako pizgarriak eman dizkie: bost urtean lurra dohainik, lurraren gaineko eskubidea 50 urtean, lehen 15 urteetan lurra erosteko aukera eta inbertsioa %70arte finantzatzeko aukera Santander bankuaren eskutik. Trukean, gutxieneko iraupena, inbertsio eta enplegu baldintza batzuk bete behar dituzte.

Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Batzordeari pizgarri hauei buruz galdetu zuen. José Luis Bilbao, Bizkaiko ahaldun nagusiak, esan zuen estatuaren laguntza publikotzat har zitezkeela, eta halakoak legez kanpokoak direla, baina EBko Lehiarako Zuzendaritzak ez du horrelakorik pentsatu.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria