Zerga amnistiak huts egin dio Espainiako Gobernuari

Compartir



Aurtengo aurrekontuak orekatzeko asmoz hartutako neurriak aurreikusita zegoen diruaren erdia baino apur bat gutxiago erdietsi du. 

Azaroaren 30ean amaitu zen ezkutuko dirua aitortzeko epea. Ikusmin handia zegoen prozesuaren azken emaitzak jakiteko, urrira bitarte soilik 150 milioi euro bildu zirela jakinarazi baitzuen Ogasunak.
Prozesuan parte hartu duten 31.484 iruzurgileen %93k azaroan aurkeztu zituzten beraien aitorpenak. Batez beste, 37.830 euro pagatu ditu bakoitzak.

Nahi adina diru beltz legeztatzeko atea irekitzea erabaki zuen Espainiako Gobernuak, defizit publikoa murrizteko asmoarekin erabat engaiatuta. Trukean, legeztatu nahi zituen ondasunen edo diruaren %10 baino ez zuen ordaindu behar iruzurgileak. Emaitzak ikusita, orain arte ezkutuan zeuden 12.000 milioi euro azaleratu dira ekimen  bidez.
Enpresek zerga paradisuetan duten dirua legeztatzeko aukera izan dute, %8 ordainduta. Prozesu horren bidez beste 750 milioi ateratzea zen gobernuaren helburua, eta oraindik ez du jakinarazi zenbat lortu den.

Iragarri zen momentutik oso neurri polemikoa izan da.
Iturria
Fuente
Fuente