
- Actuality
- 2021/07/07
OECD-ren arloan urteetan zehar herrialdeen arteko bilerak eta negoziazioak aurrera eraman ostean, azkenik BEPS-ren bigarren zutabearen inguruko akordio zabala lortu izan da. Izan ere, 131 herrialdek %15-eko sozietate zerga tasa minimoa ezartzeko akordioa hartu dute.
Mathias Cormann, OECD-ren idazkari nagusiaren arabera, neurri berriak munduko multinazional handiak beraien zerga zatia ordaintzera behartuko die. Hala ere, ez du uste akordioa mundu mailan azken hamarkadetan plazaratutako zerga lehiarekin amaituko duenik.
Argi dagoena da, multinazional digital nagusiek, Amazon eta Google-ek adibidez, ahalmen txikiagoa izango dutela beraien etekinen gaineko ordaindu beharko lituzkeen zergen ordainketa sahiesteko. Ondorioz, herrialde eta jurisdikzioen arteko zerga etekinen banaketa justuagoa lortzea espero dute hitzarmen historikoa sinatu dutenek.
Hitzarmena posiblea izan da Joe Biden eta bere Zerga Idazkaria, Janet Yellen-ren bultzada dela eta. Izan ere, Trump-en garaian Amerikako Estatu Batuak negoziazioa bertan behera utzi zuen eta behin behineko neurriak ezartzen dituzten herrialdeen kontrako errepresaliak ezarri ziren, adibidez Frantzia eta Espainiaren AEB-ra ailegatzen ziren importazioen gaineko muga-zergak igotzen.
Adierazpen osoa hurrengo estekan irakur daiteke.
Orain, akordioaren aplikazioaren inguruko lanak hasiko dira. Europar Batasunak jada azaldu onartezina izango litzatekeela EB-ko estaturen bat dela eta hitzarmena bertan behera uztea, Irlanda eta Hungria azken momentura arte aurka azaldu dira eta. EB-n zerga tasa minimoak izango dituen ondorioen gainean, EB Zerga Ikuspegiaren lana irakur daiteke.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 189
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 91
-
Outreach 104
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239