
- Actuality
- 2026/10/26
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, 2026-2027 Zerga Hezkuntzako Programan parte hartzeko izena emateko epea ireki dute. Hezkuntza-ekimen honen bidez, ikasleak zerbitzu publikoen funtzionamendura hurbildu, herritarren erantzukidetasuna sustatu eta hainbat balio indartu nahi dituzte, adibidez, elkartasuna, ekitatea eta onura komunarekiko konpromisoa.
2017an hiru lurraldeetan lehen aldiz egin zenetik— nahiz eta Gipuzkoan 3 urte lehenago hasi — 70.000 ikaslek baino gehiagok zerbitzu publikoen finantzaketarekin, zergen funtzio sozialarekin eta ongizate kolektiboa bermatzeko herritarren ekarpenaren garrantziarekin lotutako edukiak landu dituzte. Joan den ikasturtean, esaterako, 277 ikastetxek parte hartu zuten programan; lehen edizioan parte hartu zuten 132 ikastetxeen kopurua bikoiztuz.
Programak harrera ona izan du, eta ikastetxeek helarazitako balorazioek ekimen hau Euskadin balio zibikoen eta zerga-hezkuntzaren sustapenean erreferente bihurtzen lagundu dute.
Joan den ikasturtean, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak, Itziar Gonzalo de Zuazo Arabako Ogasuneko Foru Diputatuak, Itxaso Berrojalbiz Bizkaikoak eta Itziar Agirre Gipuzkoakoak, Iñigo Barandica Zerga Administrazioko zuzendariarekin batera, saio bat egin zuten Vitoria-Gasteizko Mendebaldea BHIko DBHko 4. mailako ikasleekin, programaren helburuak eta edukiak lehen eskutik hurbilarazteko.
Zerbitzu publikoak nola finantzatzen diren ulertzea
Erakunde antolatzaileek aipatzen duten bezala, zerga-hezkuntza funtsezko tresna da herritarrak informatuak, arduratsuak eta zerbitzu publikoen sostenguarekin eta gizarte-kohesioarekin konprometituak izan daitezen bultzatzeko. Horregatik, Zerga Hezkuntzako Programak tresnak eskaintzen dizkie ikasleei ulertzeko nola finantzatzen diren zerbitzu publikoak eta zer eginkizun duten herritarrek haien sostenguan.
Eskola-maila desberdinetara egokitutako hezkuntza-materialen, baliabide interaktiboen eta partaidetzazko metodologien bidez, programak hainbat gai jorratzen ditu, hala nola herritarren erantzukidetasuna, gizarte-elkartasuna, zergen funtzionamendua eta horiek gizarte kohesionatuago bat eraikitzeko egiten duten ekarpena. Horrela, eguneroko bizitzako alderdiei buruzko hausnarketa, pentsamendu kritikoa eta ikaskuntza sustatu nahi dira praktikaren bidez.
Azken ikasturteetan gehitu diren berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da ekimena Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zabaldu zaiela, eta, gainera, programan parte hartu ohi zuten taldeei gehitu zaiela— DBHko 3. eta 4. mailakoei, Batxilergoari eta Erdi Mailako Lanbide Heziketari —. Horrek aukera ematen du eduki horiek txiki-txikitatik sartzeko, hezkuntza-maila bakoitzari egokitutako jardueren bidez.
Instituzio sustatzaileek irakasleei laguntzen diete jarduerak garatzen dituzten bitartean, aholkularitza eta laguntza pedagogikoa eskainiz. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aitortu egiten du prestakuntza-ibilbideetan dedikazio handiena eskatzen duten aukerak hautatzen dituzten irakasleen inplikazioa eta partaidetza.
2026-2027 ikasturterako inskripzioa zabalik dago, eta Euskadi.eus. webgunean eskuragarri dagoen formularioaren bidez formaliza daiteke.
Iturria: Irekia
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 240
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 20
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 70
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 117
-
Outreach 142
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239