
- Actuality
- 2025/12/19
Bizkaiko Batzar Nagusiek 6/2025 Foru Araua onetsi dute, zeinaren bidez Zerga Osagarri bat ezartzen den talde multinazional eta tamaina handiko talde nazionalentzat, gutxieneko tributazio globala (%15) bermatzeko helburuarekin. Neurri horren bidez, EBko 2022/2523 Zuzentaraua eta Ekonomia Itunaren azken aldaketak Bizkaiko zerga-araudira egokitzen dira.
Zerga hau 750 milioi eurotik gorako negozio-zifra kontsolidatua duten taldeei aplikatuko zaie, azken lau ekitaldietatik bitan gutxienez. Tributu zuzena eta pertsonala da, eta hiru modalitatetan egituratzen da: zerga osagarri nazionala, primarioa eta sekundarioa, errenten inklusioaren eta gutxiegi zergapetutako onuren arauen bidez.
Foru Arauak zehazten du zer entitate diren zergadun, zein kasutan jarduten duten ordezko gisa beste entitate batzuek, eta zein diren aplikaziotik kanpo geratzen diren entitateak, hala nola administrazio publikoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, pentsio-funtsak edo nazioarteko erakundeak.
Halaber, zerga-oinarria kalkulatzeko irizpide zehatzak ezartzen dira, kontabilitate-emaitzatik abiatuta egin beharreko doikuntzak arautuz, eta kudeaketa- eta informazio-betebeharrak arautzen dira talde mailan.
Azkenik, Foru Arauak Sozietateen gaineko Zergan eta PFEZn hainbat aldaketa jasotzen ditu, besteak beste, aktibo jasangarrien amortizazio azkarrerako pizgarriak, garapen jasangarriarekin eta trantsizio energetikoarekin lotutako inbertsioei laguntzeko neurriak, eta zenbait doikuntza tekniko.
Testuinguru horretan, aipatzekoa da Gipuzkoak duela hilabete bat pauso berdina eman zuela OCDEren II. Zutabearen markoan, %15eko gutxieneko tributazio globala ezarriz talde nazional eta multinazional handientzat. Horri esker, Gipuzkoa EAEko lehen Lurralde Historikoa bihurtu zen, gutxieneko zergapetze globalaren sisteman bere araudia modu osoan integratuz. Bizkaiako eta Gipuzkoako esperientziek fiskalitate globalean eta zerga-autogobernuaren arloan urrats sendoak erakusten dituzte, eta euren araudia nazioarteko estandarrekin egokitzeko gaitasuna indartzen dute.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 214
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 70
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 99
-
Outreach 121
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239