
- Actuality
- 2026/01/21
Bizkaiko tributu itunduen bidez, 10.442,0 milioi euro garbi bildu dira 2025eko abenduaren 31ra arte; hau da, 2024an baino 1.032,9 milioi euro gehiago (% 11,0). Urteko bilakaera horrek sendotu egiten du jada abuztura arte ikusitako joera positiboa; izan ere, 2025ean, udako hilabeteak amaitu arte, Bizkaiko foru ogasunek 6.648,4 milioi euro bildu zituzten, aurreko urteko aldi berean baino % 7,4 gehiago.
2025eko azken zifretatik jada kenduta daude Ekarpenen Legeak ezarritako barne-doikuntzen ondoriozko ordainketak. Guztira, 1.244,9 milioi euroko doikuntzak egin dira, 2024an baino % 13,8 gehiago. Zenbateko horretatik, 1.022,1 milioi euro Gipuzkoari dagozkio, eta 202,8 milioi euro Arabari.
Zuzeneko zergak
2025ean, zuzeneko zergen bidez 5.324,6 milioi euro bildu dira, aurreko urtean baino % 9,6 gehiago; hau da, 464,4 milioi euro gehiago. Testuinguru horretan, bereziki nabarmentzekoa da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) bilketa, % 15,6 hazi baita, 4.134,8 milioi eurora iritsiz. Igoera hori, batez ere, lanaren eta kapital higiezinaren errenten gaineko atxikipenen hazkundearen ondorio da (+% 6,1 eta +% 7,0, hurrenez hurren), baita preskribatu gabeko ekitaldietako mutualistei itzulketarik ez egitearen ondorio ere; izan ere, horrek 2024an zergaren kuota diferentzialaren bilketa baldintzatu zuen.
Aitzitik, Sozietateen gaineko Zergaren bilketak behera egin du: 699,3 milioi euro bildu dira, 2024an baino % 25,0 gutxiago, hau da, 233,7 milioi euroko jaitsiera.
Gainerako zuzeneko zergetan, bilakaera positiboa izan da Ondarearen gaineko Zergan (+% 22,4), Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergan (+% 12,5) eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergan (+% 45,4).
Zeharkako zergak
Zeharkako zergen bidez, 3.769,2 milioi euro bildu dira 2025ean, aurreko urtean baino % 11,7 gehiago (+396,2 milioi euro). Zenbateko horretatik, 3.193,9 milioi euro BEZari dagozkio, % 16,7ko igoerarekin.
Horrela, behin betiko gainditu dira hidrokarburoen sektorean izandako iruzurrezko jarduketa jakin batzuen ondorioak; izan ere, jarduketa horiek nabarmen kaltetu zuten 2024ko diru-bilketa kontzeptu horretan.
Kudeaketa propioko BEZak gora egiteaz gain, igoera izan dute Hidrokarburoen gaineko Zerga Bereziek (+% 4,7), Elektrizitatearen gaineko Zergak (+% 43,8) eta Finantza Transakzioen gaineko Zergak (+% 20,5). Aldiz, beherakada izan dute Alkoholaren gaineko Zergak (-% 10,7), Garagardoaren gaineko Zergak (-% 18,6) eta Zenbait Garraiobideren gaineko Zerga Bereziek (-% 22,2).
Tasak eta bestelako diru-sarrerak
Jokoaren gaineko tasen diru-bilketa % 3,6 igo da 2025ean, eta 63,5 milioi eurora iritsi da. Joko-tasak ia egonkor mantendu diren bitartean, premiamendu-errekarguek (+% 29,8) eta zehapenek (+% 3,3) gora egin dute; berandutze-interesek, aldiz, % 7 egin dute behera.
Estatuarekiko doikuntzak
Azkenik, Estatuarekiko doikuntzen kontzeptuan, 1.284,7 milioi euro bildu dira, 2024an baino % 15,3 gehiago. Oro har, BEZaren doikuntzak % 11,4 igo dira, eta zerga berezien ondoriozko ordainketek, berriz, beheranzko joera izan dute.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 214
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 70
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 99
-
Outreach 121
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239