
- Actuality
- 2025/01/10
Bizkaiko Lurralde Historikoko zergadunek badaukate eskuar 2024ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren simulatzaile berria. Horrek dakarren berritasuna garrantzitsua da; izan ere, aurreko ekitaldietako laguntza-programa erabiltzeko artxibo bat deskargatu beharra zegoen, baina horren ordez, web-formatuko simulatzaile bat jarri da, eta eskuragarri egongo da Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoan, Foru Ogasunaren webgunean eta Zerga Atarian.
Aurrekoa baino bertsio xumeago den tresna berri honen helburua da Bizkaiko zergadunei 2024ko Errentaren gaineko Zergaren balizko simulazioak egiten laguntzea, hurrengo aitorpenaren emaitza aldez aurretik kalkulatu eta planifikatzeko.
Simulatzaile horrekin, interesdunek, ekitaldia itxi baino lehen, honako aukera hauek izango dituzte, besteak beste: beren etxebizitza-kontura ekarpenak egitea edo ohiko etxebizitza erosteagatik kreditua amortizatzea, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeei ekarpenak egitea edo, jarduera ekonomiko bat eginez gero, I+G+b proiektuak nahiz kultura sustatzeko proiektuak finantzatzeko kontratuak formalizatzea.
Indarrean sartu eta lehen 24 orduetan, 232 pertsona errenta-simulagailu berrian sartu dira simulazio desberdinak egiteko, horrek zergadun bizkaitarren onarpena erakusten du.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 180
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 61
-
Ituna Newsletter - EN 88
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 88
-
Outreach 100
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239