
- Actuality
- 2025/04/10
Apirilaren 10etik, 2024ko ekitaldiko PFEZaren aitorpena aurkezteko epealdia hasi da eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Foru Ogasunaren ustez, aurtengo kanpainan 678.000 errenta-aitorpen inguru aurkeztuko dira, 598,1 milioi euro itzuliko dira eta guztirako emaitza garbia (sartzen denaren eta itzultzen denaren arteko diferentzia) negatiboa izango da: 176,5 milioi euro.
Gainera, Foru Ogasunak uste du Bizkaiko zergadunek 779 milioi euro aplikatuko dituztela kenkari sozialetan: ondorengoak, adinekoak, desgaitasuna, mendekotasuna, etxebizitza edo gizarte-aurreikuspeneko ekarpenak.
2024ko ekitaldiko datu ekonomikoak dauzkaten pertsona guztiei (858.102 zergadun) aitorpenaren zirriborroa egin die Foru Ogasunak. Hain zuzen ere, Foru Aldundiak errenta-aitorpenaren 781.026 zirriborro egin ditu, 688.281 banakako modalitatean eta 92.745 baterako tributazioan (aukera hori onuragarrien zaien familia-unitateentzat). Horrela, nahi izanez gero, zergadunek zirriborroa aztertu eta osatu ahal izango dute, bai eta aitorpena aurkeztu ere, Aldundiak prestatutako moduetako bat erabiliz: Internetez, telefonoz edo aurrez aurre.
Ogasunak sortutako zirriborroak
Foru Ogasunak 781.026 zirriborro egin ditu; hona xehatuta:
ERRENTA23 PROPOSAMENAKOgasunak egindakoak |
Dirua itzuli |
Dirua ordaindu behar |
Zero |
Guztira |
---|---|---|---|---|
Zergapekoak |
392.912 |
249.568 |
4.228 |
583.708 |
Aitorpena aurkeztu behar ez dutenak |
111.154 |
22.711 |
63.453 |
197.318 |
Proposamenak, guztira |
441.066 |
272.279 |
67.741 |
781.026 |
Bizkaiko Foru Ogasunak une honetan bilduta dauzkan datuen arabera, zirriborroen % 78,3tan (611.914) zergadunek aurkezteko behar diren datu guztiak daude; gainerakoak (% 21,7; 169.112) zergadunek osatu beharko dituzte, jasoko duten gutunean azaltzen zaien bezala.
PFEZaren kanpainarako aurreikuspenak
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioaren kanpainan Bizkaiko Foru Aldundiaren aurreikuspenaren arabera 678.000 aitorpen inguru aurkeztuko dira, eta % 72ren emaitza zergadunari dirua itzultzea izango da. Azken emaitza -176,5 milioi euro ingurukoa izango da, Ogasunaren kalkuluen arabera 421,6 milioi euro jasoko baititu eta 548 milioi itzuli bizkaitarrei.
EMAITZA | Zergadunak | Guztien % | Zenbatekoa | Batez bestekoa |
---|---|---|---|---|
Dirua itzuli |
487.000 |
% 71,83 |
-598,1 milioi € |
-1.228 € |
Dirua ordaindu behar |
191.000 |
% 28,17 |
421,6 milioi € |
2.208 € |
Guztira |
678.000 |
% 100 |
-176,5 milioi € |
-260 € |
Kenkari sozialak
Zergadunek 778,7 milioi euro murriztuko dute errentaren gaineko zergaren kargatik araudiko kenkari sozialak aplikatuz: ondorengoak, adinekoak, mendekotasuna edo desgaitasuna dutenak, etxebizitza eta gizarte-aurreikuspeneko entitateetara egindako ekarpenak (zenbatekoak ondoko taulan erantsi ditugu):
KENKARI SOZIALAK | Onuradunak | Batez besteko kenkaria | Zenbatekoa, guztira |
---|---|---|---|
Ondorengoak |
226.000 |
673 € |
152 milioi € |
6 urtetik beherako ondorengoak |
52.500 |
261€ |
13,7 milioi € |
65 urtetik gorako pertsonak |
140.000 |
643 € |
90 milioi € |
Desgaitasuna edo mendekotasuna |
80.000 |
1.213 € |
97 milioi € |
Ohiko etxebizitzaren alokairua |
59.000 |
1.136 € |
67 milioi € |
Ohiko etxebizitzako inbertsioa |
196.000 |
1.173 € |
230 milioi € |
Gizarte-aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenak |
174.000 |
741 € |
129 milioi € |
Guztira | – | – |
778,7 milioi € |
PFEZaren aitorpena aurkeztu beharra
Oro har, PFEZaren aitorpena derrigorrez aurkeztu behar dute 20.000 eurotik gorako lan-errentak lortu dituzten pertsonek, kapital-etekin gordinak edota ondare-irabaziak bat eginik (salbuetsiak barne) 1.600 eurotik gorakoak izan dituzten pertsonek, eta jarduera ekonomikoengatik etekinak lortu dituztenek.
Aurreko kanpainetan bezala, bi ordaintzaileren edo gehiagoren etekinak jaso dituzten zergadunek ez dute aurkeztu beharko aitorpena etekinak 14.000 euro baino gehiago ez badira. Diru-sarrerak 14.000 – 20.000 euro artekoak badira, ez dago aitorpena aurkeztu beharrik bigarren ordaintzaileak eta gainerakoek emandako diru-sarreren guztirako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa ez bada.
Errenta 24: berrikuntzak
Inflazioari aurre egiteko neurriak:
– 2024ko ekitaldiko likidazio-oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa % 2,5 deflaktatzen da, eta ehuneko berean igotzen dira baterako tributazioagatik aplikatzen den murrizketa, kuotaren gutxitzea eta kenkari pertsonalak. Neurri honen eragin ekonomikoa 51 milioi eurotik gorakoa izango da.
– Ekonomia-jardueretan % 10etik % 15era igotzen da jardueraren diru-sarreren eta amortizazioen, narriaduraren ondoriozko galeren eta justifikatzen zail diren gastuen arteko diferentziari aplikatu ahal zaion murrizketa orokorra. Murrizketa hori, forfait esaten zaiona, are handiagoa izango da nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueretan (% 35 eta % 55) eta salgaien errepidezko garraioan (% 70). Neurri hau onuragarria izango da 38.015 aitorpenetan, guztira 21,5 milioi euro.
– 2024an bere hartan mantenduko da kuotaren aparteko murrizketa (200 euro aitorpeneko), 30.000 eurotik beherako zerga-oinarri orokorra daukaten zergadunek aplikatu ahal dutena. 30.000 eta 35.000 euro bitarteko zerga-oinarri orokorra daukaten zergadunek honako murrizketa hau aplikatu ahal izango dute kuotan aitorpen bakoitzeko: zerga-oinarri orokorretik 30.000 euro kendu eta geratzen den kopurua 0,04z biderkatzearen emaitza 200 eurotik kenduta geratzen den zenbatekoa. Neurri hau onuragarria izango da 361.187 aitorpenetan, guztira 64,8 milioi euro.
– Gazteen emantzipaziorako Emantzipa programako laguntzak salbuetsita daude.
– 2024an BATUZ sistema borondatez aplikatzeko neurri bultzatzaileak aplikatzen jarraituko da, sistema horretara borondatez atxikitzeko daten arabera. 2025eko apirilaren 3rako 26.282 autonomo eta enpresa beren borondatez atxikita egon dira Batuz sistemari; horrez gainera, 32.630 behin betiko sartu dira 2024ko leihoetan eta 6.129 2025eko urtarrileko leihoan. Beraz, guztira 65.000tik gora dira Batuz sisteman dauden pertsonak eta enpresak.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 189
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 91
-
Outreach 103
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239