
- Actuality
- 2026/09/30
Eusko Jaurlaritza 2027ko Aurrekontuetan hasi da lanean. Hala nabarmendu du Noël d ‘Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak Onda Vascari emandako elkarrizketan. Bertan, euskal ekonomiaren egoera eta datozen hilabeteetako ekintza instituzionalaren lehentasunak jorratu ditu.
Azaldu duenez, 2027ko kontu publikoak oinarri argi baten arabera diseinatuko dira: pertsonak politika publikoen erdigunean jartzea eta ongizatea, aukerak eta kohesioa sortzeko gai izango den eredu ekonomiko eta soziala indartzea. Adierazi duen bezala, «Aurrekontuak funtsezko tresna dira herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, gure enpresen lehiakortasuna indartzeko eta euskal ekonomiaren egonkortasuna bermatzeko».
Ziurtasuna emateko aurrekontuak
D ‘Anjouk kontu publikoen garrantzia azpimarratu du, egonkortasuna, zorroztasuna eta aurreikuspena eskaintzeko tresna diren heinean, faktore geopolitikoek, nazioarteko merkatuen bilakaerak eta teknologia- eta industria-eraldaketek baldintzatutako testuinguru ekonomiko globalean.
Sailburuak epe ertain eta luzerako plangintza estrategikoaren beharra azpimarratu du, Euskadik balizko ziurgabetasun-egoeren aurrean erantzuteko gaitasunari eusteko eta garapen ekonomiko eta sozialeko helburuetan aurrera egiten jarraitzeko.
Era berean, Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioan elkarrizketarako borondatea izango duela adierazi du, eta akordio instituzional eta politikoaren alde egin du, herritarren eta euskal produkzio-sarearen beharrei erantzungo dieten kontuak bideratzeko.
Fiskalitatea lehiakortasunerako palanka gisa
Elkarrizketan aztertu den beste gai nagusietako bat fiskalitatea izan da, Euskadiren lehiakortasuna indartzeko tresna gisa duen eginkizunari erreparatuta.
D ‘Anjouk Ekonomia Itunak eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien baliatzeko beharra azpimarratu du, enpresa-jarduera indartuko duten zerga-politikak garatzeko, kalitatezko enpleguaren sorrera bultzatzeko eta egiturazko erronkei aurre egiteko.
Ildo horretan, zerga-politikak hazkunde ekonomiko iraunkorra sustatzeko eta ongizate kolektiboa hobetzeko tresna izaten jarraitu behar duela adierazi du, euskal enpresek egungo nazioarteko testuinguruak eskatzen dituen eraldaketa-prozesuei berme handiagoz aurre egin ahal izateko.
Euskal Finantza Aliantza indartzea
Euskal Finantza Aliantzaren bilakaeraz ere aritu da elkarrizketan, Euskadiko enpresa- eta industria-sarea indartzeko tresna gisa. Arlo horretan, Finkatuz eta Indartuz bezalako ekimenek lortutako emaitzen garrantzia azpimarratu du. Ekimen horiek enpresa estrategikoak indartzeko, eraldaketa industriala bultzatzeko eta hazkunde– eta modernizazio-proiektuetara finantza-baliabideak bideratzeko sortu dira.
Tresna horiei esker, inbertsio publikoaren eta kapital pribatuaren arteko lankidetza sustatzen ari dira, eta aukera berriak sortzen ari dira enpresen lehiakortasuna bultzatzeko eta euskal ekonomiaren funtsezko sektoreak sendotzeko.
Helburua finantza-ekosistema sendoagoa eraikitzen jarraitzea da, enpresei inbertsio-, berrikuntza- eta nazioartekotze-prozesuetan laguntzeko eta Euskadiko garapen ekonomikoari eta kalitatezko enpleguari eusten laguntzeko.
D’Anjouren planteamenduaren arabera, 2027ko Aurrekontuek, lehiakortasun-politikek eta Euskal Finantza Aliantza indartzeak ikuspegi estrategiko bera dute oinarri: hazkunde ekonomikoa sendotzea, Euskadiren industria-gaitasuna indartzea eta ongizate-ereduaren iraunkortasuna bermatzea.
Iturria: Irekia
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 235
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 20
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 70
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 115
-
Outreach 140
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239