
- Actuality
- 2021/04/30
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak mugaz gaindiko lankidetza hitzarmen berri bat sinatu zuten, 2021etik 2024ra bitartean indarrean egongo dena; horrela, bi erakundeen arteko baterako laugarren jarduketa akordioa sinatuko dute. Markel Olano diputatu nagusiak eta Jean-Jaques Lasserre departamenduko kontseiluko presidenteak bildu ziren akordioaren aurkezpenaren ekitaldian. Bi erakundeen artean aurrez gauzatutako hitzarmenen ondoren –2005 eta 2010, 2011 eta 2015, eta 2016-2022 artean.
Baionan sinatutako akordioa, osasun krisiaren testuinguruan, Espainia eta Frantziako mugen itxiera eragin duena, instituzioen arteko lankidetza sustatzea eta indartzea du helburu. Akordio berriaren objektiboen artean, Next Generation EU funtsen bolumen handiagoa erakartzea dago, horregatik 2024. urteraino iraungo du. Hitzarmena lau arlotan garatuko da: gizarte politika, mugikortasuna eta lurralde antolaketa, berdintasuna eta hiritartasun parte-hartzea eta gobernantza.
Helburua da 2021. urteko udazkenerako mugaz gaindiko aurrekontu parte-hartzailea osatzeko prozesuari hasiera ematea. Ekimen horretan, Gipuzkoa eta Pyrénées-Atlantiques-ko hiritar guztiei bozkatzeko aukera eskainiko zaie. Hala ere, lehenengo aurrekontua oso kopuru mugatua izango du, zuzen ere 300.000 eurokoa. Konparatu ahal izateko, adibidez Hondarribiako udaletxeko 2020.eko aurrekontuak, 17.000 inguruko biztanle kopurua izanda, 22 millioi euro baino gehiagokoa da.
Nouvelle-Aquitaine eskualde frantsesa, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualde berberako partaideak dira, Europar Batasunaren arloan garatutako erakunde erregionalen arteko kooperazioa eta akordio estrategikoak sustatzeko osatutako eremu instituzionala.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 179
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 61
-
Ituna Newsletter - EN 88
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 88
-
Outreach 100
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239