
- Actuality
- 2026/02/09
Gipuzkoako Foru Aldundiak jendaurrean jarri ditu Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) eta Higiezinen Foru Katastroaren arloko zerga-araudi osagarriak. Bi kasuetan, helburua da 1989tik indarrean dagoen erregulazioa egungo zerga-esparrura egokitzea. Proiektuak otsailaren 27ra arte egongo dira jendaurrean, eta ondoren martxoan Gobernu Kontseiluan onartzea aurreikusten da, Batzar Nagusietan izapidetzen jarraitzeko eta uda baino lehen behin betiko onartu ahal izateko.
Eguneraketa horren bidez, argiago bereizten dira Higiezinen b—izaera teknikoko administrazio-erregistro gisa— eta OHZ, higiezinen jabetzaren gaineko udal-zerga nagusi gisa. Prozesu hau lurralde historikoetan azken urteotan bultzatu diren katastro-arloko eguneratze eta berrikuspenen testuinguruan kokatzen da.
Ondasun Higiezinen arloko foru arauari dagokionez, berrikuntza nagusien artean ezaugarri bereziko ondasunen hirugarren kategoria bat sartzea aurreikusten da, hiri- eta landa-ondasunekin batera, zerga-egitatea katastroko erregulazio berrira egokitzeko.
Aldaketa horri esker, portuak, aireportuak edo autobideak bezalako azpiegiturak dituzten udalerriek zerga propio bat aplikatzeko aukera izango dute, higiezin horiek udal-eremuan sortzen duten inpaktua kontuan hartuta.
Itziar Agirre Ogasun eta Finantzetako foru diputatuaren arabera, “foru arauaren aldaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudi-plangintzaren barruan kokatzen da”. Era berean, Agirrek adierazi du espero dutela, “iazko maiatzean hitz eman genuen bezala”, aldaketa ekaineko Batzar Nagusien osoko bilkuran onartu ahal izatea, hala nahi duten udalek 2027ko ordenantza fiskaletan ezaugarri bereziko ondasunei lotutako araudia txertatu ahal izan dezaten.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 218
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 70
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 100
-
Outreach 124
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239