Gobernu Kontseiluak “Fiskalitatean Ideia Berritzaileak” lehiaketaren edizio berria onartu du. Lehiaketa honen lehen deialdia 2017an egin zen. Harrezkero, hainbat edizio berri egin dira, proposamen berritzaileak sustatzeko, Gipuzkoako zerga sistemaren ezagutza sendotzeko eta zerga betebeharrak betetzearen garrantzi sozialari inguruko kontzientziazioa sustatzeko. Aurtengo lehiaketan, 12.250 euro garbi banatuko dira sarietan, eta Gipuzkoako herritarrei eta enpresa sortu berriei irekita dago.

Prentsaurrekoan, Irune Berasaluze foru bozeramaileak azaldu duenez: “Ekimenak gipuzkoarren eta enpresa berrien ideiak, sormena eta talentua bultzatu nahi ditu, kontzientziazio fiskalari eta iruzurraren aurkako borrokari dagokienez”.

Proposamenak esparru hauetan kokatu behar dira: zerbitzu publikoei eta ongizate-estatuari modu arduratsuan eustearen garrantziari buruz hedatu; Foru Ogasunaren webgunean dagoen informazioa hedatzea edo hobetzea; eta zerbitzuetan sakontzea, herritarrei zerga betebeharrak betetzen laguntzeko; edo zerga iruzurraren aurkako borrokarako mekanismo berriak planteatzea.

Proposamenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu behar dira eta azken eguna, maiatzaren 6a izango da. Sariei dagokienez, enpresa sortu berrien kategorian, proiektu irabazleak 10.000 euroko sari garbia jasoko du. Herritarren kategorian, berriz, 1.500 euro garbiko lehen sari bat emango da ordenagailu eramangarri batekin batera, eta 750 euroko bigarren sari garbi bat, telefono mugikor batekin batera.

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

All categories