Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran onartutako erabaki nagusiak honako hauek izan dira:

2026KO ITXIERA AURREIKUSPENA

Euskal Autonomia Erkidegoan tributu itunduen bidezko diru-bilketa 2026ko ekitaldiaren amaieran 21.365 milioi eurokoa izango dela aurreikusi da, ekitaldirako azken aurreikuspena % 1,1 gaindituta eta 2025eko diru-bilketa baino % 5,1 handiagoa izanik. Aurreikusitakoa baino diru-bilketa handiagoa espero da zuzeneko zergetan, ekonomiaren eta lan-merkatuaren bilakaera onaren ondorioz. Hala, 2025eko itxierarekin alderatuta, PFEZaren bilketan % 6,4ko igoera aurreikusten da, eta sozietateen gaineko zergan, berriz, % 15ekoa.

DIRU-BILKETA: ITXIERA AURREIKUSPENA (2026)
(eurotan) 
ZERGAARABABIZKAIAGIPUZKOAGUZTIRA
PFEZ1.266.391.0004.369.600.0002.837.300.0008.473.291.000
SOZIETATEEN g/z277.591.000861.400.000515.200.0001.654.191.000
BEZ1.312.664.6574.100.855.5922.729.560.7518.143.081.000
ZZBB (Fabrik. eta ontziak)236.051.157737.440.214490.845.8301.464.337.201
GAINERAKOA194.293.243928.027.840507.781.5181.630.102.601
GUZTIRA3.286.991.05710.997.323.6467.080.688.09921.365.002.802

2027KO AURREIKUSPENA

Foru Aldundiek 2027an 22.681,7 milioi euro biltzea aurreikusten dute itundutako zergen bidez. Kopuru horrek % 7,3ko igoera ekarriko luke 2026ko aurrekontuarekin alderatuta, eta % 6,2koa, berriz, urte horretako diru-bilketaren itxierarako aurreikuspenarekin alderatuta. 

Eusko Jaurlaritzak BPG nominalaren % 4,7eko igoera aurreikusten du 2027rako, Euskadiko ekonomiaren eta lan-merkatuaren bilakaera positiboan oinarrituta. Aldagai makroekonomiko horretaz gain, BEZaren bidez aparteko diru-sarrerak ere aurreikusten dira.

Hori kontuan hartuta, zerga-bilketaren aurreikuspena bat dator 2027rako aurreikusitako hazkunde ekonomikoarekin eta zenbatespen-metodologia osatzen duten gainerako aldagaiekin. Tributu itunduen bidezko diru-bilketaren aurreikuspena 3.489 milioikoa da Araban, 7.481 milioikoa Gipuzkoan eta 11.711,1 milioikoa da Bizkaian.

DIRU-BILKETA: AURREIKUSPENA (2027)
(eurotan)
ZERGAARABABIZKAIAGIPUZKOAGUZTIRA
PFEZ1.338.618.0004.573.304.4742.975.980.4008.887.902.874
SOZIETATEEN g/z290.637.000902.200.000532.900.0001.725.737.000
BEZ1.406.698.6194.398.225.2902.926.911.0928.731.835.001
ZZBB (Fabrik. eta ontziak)246.946.403772.109.889513.820.1991.532.876.491
GAINERAKOA206.497.6171.065.252.017531.645.8521.803.395.486
GUZTIRA3.489.397.63911.711.091.6707.481.257.54322.681.746.852

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK ETA KOEFIZIENTE HORIZONTALAK (2027)

Foru Aldundiek 2027an erakunde komunei egin beharreko ekarpenak guztira 15.124 milioi eurokoak izatea adostu da, ekarpen-koefiziente horizontal hauen arabera: % 50,37 Bizkaiari, % 16,11 Arabari eta % 33,52 Gipuzkoari.

FORU ALDUNDIEN EKARPENAK (2027)
(eurotan)
 ARABA BIZKAIAGIPUZKOAGUZTIRA
Ekarpenak2.436.634.6107.618.453.4625.069.893.98515.124.982.057
Koefiziente horizontalak% 16,11% 50,37% 33,52% 100,00

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA (2027)

203 milioi euroko aurreikuspena onartu da Egokitzapenerako Funts Orokorrerako. Funtsaren finantzaketa ekarpen-koefiziente bertikalen arabera ezartzen da; hau da, Eusko Jaurlaritzari % 70,81 dagokio, eta Foru Aldundiei gainerako % 29,19. Funtsaren banaketari dagokionez, 137,6 milioi euro eta 65,5 milioi euro dagozkie Arabari eta Gipuzkoari, hurrenez hurren.

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA: AURREIKUSPENA (2027)
(eurotan)
EUSKO JAURLARITZA % 70,81143.855.984
FORU ALDUNDIAK% 29,1959.301.740
Araba% 4,709.553.510
Bizkaia% 14,7029.870.287
Gipuzkoa% 9,7919.877.943
GUZTIRA% 100,00203.157.724

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN BANAKETA
 Araba137.644.995
 Gipuzkoa65.512.729

AUTONOMIAREN ALDEKO ETA MENDETASUNARI ARRETA ESKAINTZEKO SISTEMA FINANTZATZEKO ESTATUAREN BALIABIDEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAKUNDEEN ARTEAN BANATZEA

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren 2026ko uztailaren 9ko erabakiak nabarmen aldatu du Estatuak Euskadin Mendekotasunaren arloan emandako finantzaketaren esparrua, eta aurretik zegoen egoera osatu du, hirugarren finantzaketa-bide egonkor eta arautua ezarrita, Ekonomia Itunaren sistemari jarraikiz.

Akordio honek Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren barruan Estatuak Euskadin egingo duen finantzaketaren esparruan fase berri bati hasiera ematen dionez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak erakundeen arteko lantalde bat sortzea erabaki du. Lantalde horrek egungo egoera aztertu eta, horren arabera, akordio-proposamen bat egingo du, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluari aurkezteko. Proposamenaren helburua izango da Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen artean Estatuaren kontura finantzatutako Autonomiaren Aldeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa banatzeko eredua eguneratzea eta ezartzea.

Behin-behinean, aipatutako erabakia hartu arte, Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoaren 2026ko uztailaren 9ko erabaki bakarrean ezarritako Estatuaren konturako finantzaketa osagarria ordura arte adostutako maila berean banatuko da.

Iturria: Irekia

All categories