
- Actuality
- 2025/01/17
Pasa den abenduaren 10ean Mario Fernandez Pelaz zendu zen Getxon, Garaikoetxearen Eusko Jaurlaritzan Lan Sailburua (1980-1984) eta Lehendakariordea (1982-1985) izandakoa.
Fernandezek Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta 1966tik aurrera abokatu lanetan ibili zen, krisialdian zeuden enpresen berregituratzean espezializatuz.
Euzko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) kide, 1980ko martxoan Trantsizio osteko lehendabiziko Eusko Jaurlaritzan hartu zuen parte. Carlos Garaikoetxea lehendakariak Lan Sailburu izendatu zuen. 1982ko urtarrilean Garaikoetxeak Autonomia Garapenerako Lehendakariorde izendatu zuen, Jaurlaritzaren bigarren posturik garrantzitsuena eta Espainiako Gobernuarekin eskumenak negoziatzeko arduraduna. 984ko apirilean Legebiltzarkide hautatua izan zen. Bigarren legealdia honetan, lehendakariorde izaten jarraitu zuen.
1986an, EAJ eta Eusko Alkartasuna arteko krisialdia ondoren, politika utzi eta enpresa pribatuari ekin zion. BBVAren lege-aholkularitza buru eta Zuzendaritza Batzordekide izan zen. Ondoren, 2002an Uría Menéndez abokatu bulegoko bazkide bihurtu zen.
2009ko uztailean BBKren presidente izendatu zuten. 2012an euskal kutxen fusio hotza gauzatu eta Kutxabank sortu ondoren, erakunde berriaren presidente exekutibo izendatu zuten, 2014an kargua utzi zuen arte.
Ituna Agiritegiak deitoratu egin du Mario Fernandezen heriotza, Ekonomia Itunaren ezagutzaile eta defendatzaile handia, eta doluminak bidaltzen dizkie senide eta lagunei.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 180
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 61
-
Ituna Newsletter - EN 88
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 88
-
Outreach 100
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239