
- Actuality
- 2025/05/29
Ekonomia itunen inguruko gogoeta sakona garatu du Susana Serrano Gazteluurrutiak Berria-ri eskainitako elkarrizketan. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, baita ekonomia itunan aditua ere, bere doktoretza-tesia ere gai horren inguruan egin baitzuen. Datorren larunbatean Gure Eskuk antolatu duen konferentzia subiranistan parte hartuko du, Ahalmen politiko gehiago Euskal Herriarentzat izeneko mahai-inguruan. Izena emateko epea oraindik zabalik dago.
Serranok argi uzten du Ekoonomia itunaren eta Hitzarmen Ekonomikoen jatorria ez dela gaur egun askotan irudikatzen den modukoa. Askotan “pribilegio” gisa aurkezten dena, hasieran Espainiako Estatuak ezarritako gerra-zigor baten ondorio izan zela gogoratu du: «karlistadetan liberalek irabaztean, irabazleek galtzaileei jarritako gerra zigor bat izan zen». Espainiak kalkulatzen zuen zenbat diru bildu zezakeen lurralde bakoitzetik, eta hori eskatzen zuen, kudeaketa eta bilduma lana tokian tokiko erakundeen esku utziz.
Sistema mantentzearen erantzukizuna azpimarratu du Serranok: «Lurralde historiko bakoitzak gehiago jaso behar izaten zuen, lurralde bakoitzak zituen beharrak bete eta gainera estatuari zegokiona emateko bildu behar baitzuen». Beste aldetik, beste erkidego batzuek, hala nola Valentziak, zergak ez kobratzea erabakitzen dutela eta, hala ere, Espainiako Gobernuari funts gehiago eskatzen diotela aipatu du adibide gisa. Egoera horrek, haren ustez, sistema desorekatu eta injustua sortzen du. «Sistema da zuk zeure erantzukizuna hartzea», aldarrikatu du.
Frankismoaren garaian itunak indargabetu baziren ere, trantsizio garaian berriro ezarri ziren, eta 1981ean indarrean sartu zen egungo Ituna. Hala ere, Serranorentzat egungo lege-markoak malgutasun gutxi du eta egokitzapen gehiago behar lituzke: «Josturak batzuetan zabaldu eta besteetan estutu behar dira».
Bere ikuspegi estrategikoa argia da: eskumen guztiak Gernikako Estatutuan jasotako neurrian betetzea eta horren ostean, behar izanez gero, galdeketa bidez erabaki norabidea. «Erreferendum bat egingo nuke, eta irteten denarekin, aurrera. Baliabideak baditugu», dio irmo. Estatuari ordaintzen zaion %6,24a (edo Nafarroaren kasuan %1,6a) gaur egungo baldintzetan neurriz kanpokoa dela iritzi dio «gaur egun goitik ari gara ordaintzen estatuari. Estatua eroso dago sistema honekin».
Azkenik, bideragarritasun ekonomikoa eta gizartearen borondatea azpimarratu ditu gako moduan. Lehenengoa argi du: «Gai gara geure burua sostengatzeko». Bigarrenari dagokionez, aldiz, zalantza gehiago agertzen ditu: «Eroso bizi gara, eta ez daukagu halako beharrik sistema honetatik ateratzeko». Hori da, hain zuzen ere, erronka handiena bere ustez: kontzientziazio soziala piztea.
Berriaren elkarrizketa osoa irakurtzeko egin klik hemen.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 198
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 66
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 94
-
Outreach 109
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239