
- Actuality
- 2023/10/02
Erronka demografikoa, etxebizitza, BGAEak -Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeak-, fiskalitate berdea, genero-berdintasuna edo ekintzailetza berrikuspen-prozesuan sartzea aurreikusten diren proposamenetako batzuk dira.
Nazio Batuen 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen neurriak jasoko dituen zerga-sistema bat, inklusiboagoa, ekitatiboagoa eta sozialagoa izan eta Europarekiko konbergentzia fiskala bilatuko duena.
Aurretiazko erreforma fiskalen azterketa eta ebaluazioa hutsaldu duten pandemiak eta Ukrainari egindako inbasioak markatutako ezegonkortasun-aldiaren ondoren, beharrezkoa izan da egonkortasun-esparru bat izatea azterketa-prozesuari bermeekin ekiteko. Horretarako, errealitate ekonomiko berria, enpleguaren arloko bilakaera eta enpresen gaitasunak eta lehiakortasuna kontuan hartuko dira.
2014an eta 2018an onartutako erreformen emaitzen azterketa ere baloratuko da.
Gogoeta horretatik abiatuta, ondorio erabilgarriak ateratzeak, 2024an berrikuspen fiskalaren prozesuari ekiteko aukera emango du, Euskadiko sare ekonomikoaren berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustua finkatzen jarraitzeko aukera emango duen berrikuspena, alegia.
Erronka demografikoa, etxebizitza, BGAEak (Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak), fiskalitate berdea, genero-berdintasuna edo ekintzailetza berrikuspen-prozesuan sartzea aurreikusten diren proposamenetako batzuk dira. EAEko gizarteak behar dituen eskaerak artatu eta hauei erantzuteko aldaketak, EAEko zerga-sistemaren izaera progresiboa, ekitatiboa, bidezkoa eta solidarioa sendotzera bideratutakoak.
Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 189
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 91
-
Outreach 102
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239