Bizkaiko Foru Ogasunak zerga-iruzurraren kontrako borrokaren eredua aldatzen hasiko da 2021. urtean

Compartir

Bizkaiko Foru Ogasunak abian ipiniko ditu Batuz, errenta-aitorpenaren eredu berria eta herritarren arretarako sistema telematiko berria 2021 urtean zehar. Hauen helburua iruzurra errazago antzematea, zergadunek errazago bete ahal izatea zerga-betebeharrak eta beste eremu batzuetako tributazioak kontrolatzeko baliabide berriak ezartzea dira. Hiru proiektu berri hauek digitalizazioan oinarritzen dira,  Bizkaiko Foru Aldundiaren 2021eko Zerga Iruzurraren Aurkako Planean kokatzen dira.

  • Batuz sistemaren bidez Foru Ogasunak modu automatikoan jasoko ditu Bizkaian egiten diren faktura guztien datuak eta 100.000 enpresa eta profesional inguruk egiten dituzten eragiketa ekonomiko guztien datuak.
  • Aitorpen-eredu berri bi ezarriko dira, bata turismo-erabilerako etxebizitzen errentamenduei buruzko informazioa biltzeko eta bestea diru birtualen edukitzari buruzko informazioa biltzeko.
  • Arretarako sistema telematiko berriarekin Foru Ogasunak zergadunei beren zerga-betebeharrak betetzen lagunduko die: aitorpen-proposamenak egingo dizkie errentaren gaineko zergaren, BEZaren eta sozietateen gaineko zergaren zergadun guztiei.

Bizkaiko Foru Ogasunak ezagutarazi ditu ere zerga-iruzurra saihesteko abian dauden beste plan batzuk. Adibidez, zerga-hezkuntza modulua eskainiko da Bizkaiko 140 ikastetxetan, gaztetatik zerga-kontzientzia indartzeko. Era berean, instituzioak bere langileak espezializatzen jarraituko du zerga jakin batzuen kontrolean eta analisian. Gaur egun Ogasun Zuzendaritzako 45 pertsona ari dira espezializatutako unitate hauetan.

Azkenik, 2021. urtean Foru Ogasunak zergadun jakin batzuen zerga-egoera egiaztatuko du: nazioartean jarduten duten enpresa-taldeak, enpresa handiak eta zerga-taldeak, aktiboa jarduera ekonomiko batekin lotutako ondasunen ondoriozkoa ez den sozietateak, atxikipenak egin behar dituztenak eta elektrizitatea merkaturatzen duten entitateak.

 

 

Me connecter pour participer au forum. Modérateur Allodocteurs. www.viagrasansordonnancefr.com Merci de ne pas communiquer d’adresses de site internet.