EITB Data-k Euskadiren errealitate fiskala aztertu du

Compartir

EITB Data, euskal errealitate ekonomiko eta soziala sakon ezagutzeko gaurkotasunezko erreportajeetarako eta analisirako atala da. Bere azkenengo ikerketak, Mikel Domínguez-en eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoaren errealitate fiskala aztertu du, eta hauek izan dira ondorio nagusiak:

 

Euskadin urtean sortzen den aberastasunaren 5 eurotik 1 zergak ordaintzeko erabiltzen da

Euskadin urtero sortzen den barne-produktu gordinaren (BPG) 5 eurotik 1 zergak ordaintzera bideratzen da. Hori horrela, EAEko erakundeek kudeatzen dituzten zergen presioa BPGren % 21-22 ingurukoa da, eta diru-bilketa batez ere ziklo ekonomikoaren araberakoa da. Hau da, jarduera ekonomikoa zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da diru-bilketa, eta alderantziz.

 

Zertara bideratzen dira gure zergak?

EAEko gastu publikoaren %67 lau ardatz nagusietara bideratzen da: Osasuna, hezkuntza, segurtasuna eta gizarte- ongizatea gastu publikoaren.

Gainerako % 33a beste betebehar eta politika publikoetara bideratzen da: errepideak, I+Gren sustapena, justizia, kultura, espaloiak, argiteria publikoa eta abar.

 

 

 

Zeintzuk dira ordaintzen ditugun zergak?

Ogasunerako diru-sarrera handienak BEZetik datoz, hau da, ondasunen eta zerbitzuen erosketa zergapetzen duen zergatik: 100 eurotik 37. Zerga guztien beste zati handi bat (100 eurotik 35) PFEZari dagokio, hau da, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari.

100 eurotik 8 zerga bereziak dira (alkoholaren, argindarraren edo hidrokarburoen gaineko zergak), eta beste 8 euro udal-zergei dagozkie, gure etxeetara ura eramaten edo gure herrietako ura mantentzen laguntzen dutenak. 6 euro baino ez dira biltzen sozietateen gaineko zergaren bidez, eta, are gutxiago, 100 eurotik 5, herentzia baten kasuan aplikatzen diren zergei dagozkie, edo aberastasunari.

 

Euskal presio fiskala, Espainiako eta EBko batez bestekoen azpitik

EITB DATAk bildutako 2020ko datuen arabera, bai Euskal Autonomia Erkidegoa (% 36,4), bai Nafarroako Foru Erkidegoa (% 36,2), Espainiako (% 36,8) batez besteko presio fiskalaren azpitik daude. Era berean, Kataluniak (% 38,8) eta Madrilek (% 38,5) presio fiskal handiagoa dute.

 

Iturria: EITB Data