Mikel Aranburu, Nafarroako Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak, prentsaurrekoan adierazi duenez, hamar foru lege aldatuko dituzte zerga-erreforma egiteko.
Aldatu nahi dituzten legeen artean hauek daude: Zergen Foru Lege Orokorra, PFEZ, Elkarteen gaineko Zerga, Kooperatiben Zerga Erregimena, Ondarearen gaineko Zerga, Fundazioen Zerga Erregimenaren Foru Legea eta Oinordekotzen era Dahaintzen gaineko Zerga.
Aranburuk adierazi duenez, “zerga betebeharrak urratzen dituztenen” publizitatea egingo dute. Ikartzaileen jarduerak kasu orokorretan 18 hilabetera eta kasu berezietan 27ra luzatuko dituzte.
Zergen Foru Lege Orokorrari dagokionez “Administrazioaren egiaztatzeko eta ikertzeko eskubideak” bereizi egingo dituztela gogoratu du sailburuak.
PFEZi dagokionez, banku fundazioek ematen dituzten bekak eta gainerakoak parean jartzea proposatuko dute. Ohiko etxebizitza izateagatik era lana emateatik egiten zituzten dedukzioak kenduko dituzte.
Elkarteen gaineko Zergari dagokionez, tipo orokorra %25tik %28ra igoko da, eta gutxienekoa, %10tik %13ra. Enpresa ertain eta txikien kasuan %11tik %19ra jaitsiko da.
Iturriak: