
- New publications
- 2026/09/29
Nerea Urrutia, Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiko ikertzaileak, «Bizkaiko gobernu digitala nazioarteko aztergai» artikulua argitaratu du EnpresaBIDEAn. EnpresaBIDEA, 2022an jaiotako euskal egunkari digitala da, bertako informazio ekonomiko eta enpresarialean espezializatua.
ELGAk Bizkaiko administrazio digitalaren egoera eta etorkizuneko erronkak aztertu ditu Digital Government Review of Biscay, Spain: Towards a Future-Oriented Public Sector txostenean. Azterketak gobernantza eta inbertsio digitalak, datuak eta adimen artifiziala, zerbitzu publiko digitalak eta GovTech lankidetza ditu ardatz. ELGAren arabera, Bizkaiak gaitasun instituzional eta teknologiko sendoak ditu, baina gaitasun horiek administrazio osoan modu sistematikoagoan gobernatu, neurtu eta eskalatu behar ditu. Besteak beste, inbertsioen emaitzen jarraipena hobetzea, datuen eta adimen artifizialaren gobernantza eta gardentasuna indartzea eta zerbitzuen diseinuan erabiltzaileen parte-hartzea zabaltzea gomendatzen du. Txostenak Bizkaia GovTech lankidetzaren egituratzean aitzindari globaltzat jotzen du, baina berrikuntza hori inbertsio- eta kontratazio-prozesuetan hobeto integratzeko beharra ere azpimarratzen du. Guztira, 22 gomendio egiten ditu, administrazio digitala eredu sistemikoago, integratuago eta etorkizunera begirako baterantz bideratzeko.
Artikulu osoa irakurtzeko, hurrengo esteka kontsulta dezakezu.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 235
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 20
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 70
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 115
-
Outreach 140
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239