
- New publications
- 2023/03/01
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak iazko urrian Bilbon autogobernuari buruz egindako jardunaldiaren eduki osoa biltzen duen liburua argitaratu du. Argitalpena Irekian eta Eusko Jaurlaritzaren atari digitalean dago eskuragarri.
Liburuaren 100 orrialdeetan, Iñigo Urkullu Lehendakariaren eta Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburuaren irekiera eta amaiera hitzaldiak daude jasota, bai eta mahai-inguruetan solasean aritu ziren parte-hartzaileen eta ponentziak eman zituzten hizlarien esanak eta gogoetak. Testuak ia ukitu gabe daude, jatorrizkoak osorik hartuta, nahiz eta ahozko hizkuntzatik idatzizko hizkuntzara igarotzean esamoldeak harmonizatu diren.
‘Euskal Autogobernua orain eta bihar’ entzuteko eta elkarrizketetarako jardunaldia izan zen, eta Zuzenbidearen eta Historiaren arloko adituek parte hartu zuten, formatu mistoan, hau da, hitzaldiak eta mahai-inguruak tartekatuta.
Jardunaldian, adituek azalpen askotarikoak azaldu zituzten Autogobernua euskal gizartearen gehiengo baten topagune bihurtu duten arrazoiei buruz. Izan ere, nortasuna zaintzeko, ongizatean eta bizikidetzan aurrera egiteko eta zalantzarik gabe autogobernatuta dagoen komunitate politiko bat eraikitzeko modu bat ahalbidetzen du Autogobernuak. Hitzaldietan eta solasaldietan aniztasuna izan zen nagusi parte hartu zutenen iritzi eta arrazoibideetan.
Mikel Erkoreka UPV/EHUko irakasleak eta Jon Garro Ituna Agiritegiko ikertzaileak Autogobernuaren egungo egoera, balorazio soziala eta euskal gazteen arteko ezagutza erradiografiatu zituzten lehen hitzaldian. UPV/EHUko katedradun Joxerramon Bengoetxeak zuzendu zuen Autogobernuari eta Europari buruzko eztabaida, eta bertan parte hartu zuten Alejandro Saiz Arnaizek (Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna), Juan Jose Alvarezek (UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedraduna) eta Mariola Urreak (Nazioarteko Zuzenbideko eta Europako Batasuneko irakaslea Errioxako Unibertsitatean).
Asier Madarieta historialariak euskal Autogobernuaren bilakaera azaldu zuen ikuspegi historiko batetik, eta, kontrapuntu gisa, euskal Autogobernuaren etorkizunaren gaia jorratu zen Igor Filibi EHUko Nazioarteko Harremanetarako katedradunak dinamizatutako solasaldi batean. Solasaldian, Maite Zelaia (EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea) Xabier Arzoz (UNEDeko Zuzenbide Administratiboko katedraduna) eta Alberto Lopez Basaguren (UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna) egon ziren.
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 189
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 91
-
Outreach 104
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239