- ÁlavaBreaking newsQuotaTaxesXXI Century
- 2018/01/27
Arabako Foru Ogasunak 2.303 milioi euroko diru-sarrerak lortu ditu 2017ko ekitaldian, 2016an baino %13 gehiago. Emaitza honek, 2016ko urrian eginiko aurreikuspenak bete eta gainditu ere egin ditu. Baina ez hori bakarrik. Ramiro Gonzálezek, Arabako Aldundiaren ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, “zifra historikoak” lortu dira, krisi aurreko emaitza fiskalak gaindiaraziz.
Zerga zuzenen kasuan, Sozietateen eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergen hazkundea %19,2 eta %7,3 izan da hurrenez hurren aurreko ekitaldiarekin konparatuz. Zeharkako zergek aldiz, %3,4 egin dute gora.
Bestalde, Ekonomia itunaren Batzorde Mistoan Estatuarekin lorturiko akordioen efektu finantzarioa ere oso kontuan hartu beharrekoa faktorea da. Hain zuzen ere, kupoari loturiko akordioei esker, atzean utzi dira hamar urte iraun duten desadostasunak. Akordioaren ondorioz, 98,7 milioi euroko ekarpen gehigarria lortu da diru-bilketa orokorrean. Gonzalezek jakinarazi duenez, “datozen ekitaldietan ez da lortuko horrelako zifrarik, Estatuarekiko desadostasunak konpondu ondoren egindako eguneratze puntualaren ondorioa izan delako”.
Ramiro González, Arabako Ahaldun nagusiaren prentsaurrekoa.
Fuentes
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 191
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 91
-
Outreach 105
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239