- ÁlavaBiscayBreaking newsGuipuzcoaTaxesXXI Century
- 2016/10/15
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Ogasunek 13.025 milioi euro bilduko dute 2016. urtean, aurreikusitakoa baino 473 milioi gutxiago. Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran, Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek, 2017ra begira 13.498 milioi euro biltzea espero dute, hau da, 2016rako espero zen kopuru bera.
Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Eudelek osatzen dute Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua. Vitoria-Gasteizen bildu ziren ostiralean Ricardo Gatzagaetxebarria, Ekonomi eta Ogasun sailburua, Unai Rementeria, Markel Olano eta Ramiro González, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiek eta Imanol Landa, Eudelgo presidentea.
Aurten aurreikusitako baino 473 milioi euro gutxiago bildu dituzte Foru Ogasunek, baina zer gertatu da aurreikuspenean hainbeste egiteko kale? Petrolioaren merkatzeak BEZ zergan eragingo zuen jaitsiera kalkulutik at geratu zen iazko urrian. Bestalde, Estatuko Gobernuak enpresa handiei ezartzen zizkien konturako ordainketetan aldaketa gertatu zen, eta bide horretatik diru gutxiago jaso dute Foru Ogasunek. Espainiako Gobernuak sozietate zergan egin berri duen aldaketari esker diru apur bat gehiago lortzeko aukera ere izan dezakete 2017an.
Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek hitzartu zituzten aurtengo zerga bilketaren itxieraren eta heldu den urterako bilketaren aurreikuspenak. Kalkulu hau oso garrantzitzua da, horretan oinarrituta prestatzen dutelako aurrekuntua EAEko erakundeek. Eskumen komunak ordaintzeko Foru Aldundiek Jaurlaritzari egin beharreko ekarpena ere aurtengoaren antzekoa izango da: 9.103 milioi eurokoa.
Zerga bilketan aldaketarik ez dagoenez, kanpoko faktoreen laguntza izango du Eusko Jaurlaritzak 2017. urtean gastuari eusteko. Lehengo faktorea defizit mugaren igoera izango da. Aurten aurrekontua egin zen muga hori %0,3 izango zela kontuan hartuta. Bruselak Espainiari emandako luzapenak muga hori %0,5eraino igoko du datorren urtean. Praktikan, 134 milioi euro gehiago gastatzeko aukera ematen dute bi hamarren horiek, zorpetzea handituta. Kontuetan eragina izango duen beste faktorea zorpetze gastua da. Aurten baino faktura txikiagoa ordainduko du Eusko Jaurlaritzak heldu den urtean, eta horrek diru gehiago utziko du politika zehatzetan gauzatzeko.
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako ahaldun nagusiek bat egin dute Eusko Jaurlaritzako tesiarekin, eta arreikuspena bete ez bada ere, ondorio praktikoak ez direla nabarituko adierazi dute.
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren prentsa oharra
Iturriak:
1.Iturria
3.Iturria
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 188
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 90
-
Outreach 102
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239