Espainiako Ogasun Ministroa, Cristobal Montorok, Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa defendatu ditu. Kupoa ez dela “trukerako txanpoa” ezta pribilegio bat ere adierazi du Diputatuen Kongresuan, EAEko “berezitasun” bat baizik. Horrez gain, 2018ko lehen hilabeteetan erregimen orokorreko autonomía erkidegoen finantziazio sistema aldatzeko konpromia hartu du Montorok.

Ogasun ministroak Kupoa nola kalkulatzen den azaldu du Diputatuen Kongresuan. Kupoa Euskadiri transferitu ez dizkion eskuduntzengatik ordaintzen duen dirutza konpentsatzeko EAEk urtero ordaintzen duen kopurua da. Gaur onartutako legearen arabera, Kupoa 1.300 milioi eurokoa da urtero datozen bost urteotan.

Ciudadanos alderdi politikoak Kontzertu Ekonomikoa eta Kupoa gaitzetsi ditu, eta “iruzur politiko” gisa jo ditu. Javier Maroto, PPko kideak, Ciudadanosen kontra jo du eta bere kritikak “oportunismo” politikoa direla adierazi du. Pedro Saura, PSOEko diputatuak, aldeko botoa azaldu du, baina autonomia erkidegioen artean “diskriminazioa” dagoela esan dio Ogasun ministroari.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

All categories