- ÁlavaBiscayBreaking newsGuipuzcoaTaxesXXI Century
- 2017/02/10
Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Ogasunek 1.002 milioi euro bildu dituzte 2016an. Diru bilketa osoaren %7,7 da enpresen ekarpena, inoiz izan den portzentajerik txikiena. 2015ko urtearekin alderatuz, Sozietate Zergaren bilketa %3,5 jaitsi da. Emaitza hauek sozietateei ezarritako zerga presioari buruzko eztabaidaren erdian datoz.
Euskal Finantzen Kontseiluak joan den urrian egindako aurreikuspenean baino %9,7 gehiago eskuratu dute ogasunek. Ia 90 milioi euro gehiago bildu dira, Espainiako Ogasun Ministerioak enpresa handien zergapetzean egin duen moldaketa baten ondorioz.
Krisi ekonomikoa baino lehen, Foru Ogasunek 2007. urtean 2.000 milioi euro baino gehiago bildu zuten Sozietate Zergaren bitartez. Bederatzi urte geroago erdira jaitsi da. Bereziki gaitz da Sozietate Zergaren bilakaera asmatzea. Azken hamabi urteotan behin egon da aurreikuspenen eta bildutakoaren arteko aldea %6tik behera, eta bederatzi urtetan %10 baina handiago izan da desbideratzea.
Oso egitura konplexua du Sozietate Zerga. Abiapuntua ogasunari aurkezten dion emaitza kontagarria da. Negatiboa bada, enpresak ez du ezer ordaindu behar. Positiboa bada, ordaindu beharra dauka, baina, hasteko lehen doikuntza bat egiten zaio. Emaitzari kenkari batzuk ezarri ahal zaizkio puntu horretan. Aurreko urteetan izandako galeraren parte bat murrizteko aukera dute. Urteren batean dirua galduz gero, hurrengo urteetan faktura arintzeko erabiltzea posiblea dute enpresek, eta hamabost urte dituzte horretarako.
Iturriak:
1.Iturria
Latest
All categories
-
Academy 123
-
Actuality 191
-
Ad Concordiam 6
-
Álava 88
-
Articles 19
-
Biscay 97
-
Breaking news 166
-
Combating fraud 25
-
Economic Agreement 56
-
Europe 96
-
Guipuzcoa 84
-
Image gallery 3
-
International 64
-
Ituna Newsletter - EN 90
-
Judicial 9
-
Navarre 20
-
New publications 91
-
Outreach 105
-
Parliaments 7
-
People 9
-
Quota 38
-
Sundry 9
-
Taxes 244
-
XIX Century 3
-
XX Century 21
-
XXI Century 239