Gipuzkoan zerga bilketa %2,1 igo da otsailera arte

Compartir

Gipuzkoako zerga bilketa %2,1 igo da 2014.urteko lehendabiziko bi hilabeteetan, aurreko urteko aldi berarekin konpartuz gero. Lan atxikipenen eta BEZaren sarrerak hazi egin dira, baina aldi berean Sozietateen gaineko Zergaren itzulketak ere handitu egin dira. Hala ere, Gipuzkoako Ogasunak itzulketak datozen hilabeetan egonkortzea espero du.

PFEZak %3,3 egin du gora, lan etekinen atxikipenen hazkundeari esker. Hazkunde hau hirugarren hilabetez errepikatu da jarraian. Zeharkako zergak %7,3 hazi dira, eta BEZaren bilketa garbia %11 handitu da, 17,7 milioi euro gehiago bilduz.

Gipuzkoako Aldundiak sarrera gordinak %5,9 handitu direla adierazi du, naiz eta urte hasierako itzulketa handiek zerga bilketa metatuaren igoera xumeago bat ekarri duten.

Azkeneko urteetan, otsaila bitarteko zerga bilketak urte guztikoaren %15a suposatu ohi du. Bi hilabete hauen datuak bakarrik izanda, goizegi da oraindik urte bukaeran zerga bilketak izango duen emaitza aurreikusteko.

Iturriak:

1.Iturria

2.Iturria

3.Iturria

Zerga bilketa otsailan