Eskoziako Parlamentuko ordezkaritza bat Euskadira etorri da Euskal Autonomi Erkidegoak dituen eskumen fiskalak ezagutzeko. Kenneth Gibson, Eskoziako Parlamentuko Finantza Batzordeko presidenta buru duen taldeak, interes handia du Kontzertu Ekonomikoaren bitartez Espainiar Gobernuarekien duen harremana ezagutzeko.
Gavin Brown, kontserbadorea, eta Richard Baker, laborista, Kenneth Gibsonekin etorri dira. Bertan egon diren egunetan bilera batzuk egin dituzte Bizkaiko Batzar Nagusietako, Bizkaiko Foru Aldundiko, Eusko Jaurlaritzako eta Eusko Legebiltzarreko ordezkariekin.
Ricardo Gatzagaetxebarriarekin, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburuarekin, egin duten bileran Ekonomi Ituna aztertu dute, haren jatorri historikoa eta oinarri juridikoak. Gatzagaetxebarriak EAE eta Estatuaren arteko aldebiko ituna dela, bildutako diru-kopuruaren kudeaketa propioa suposatzen duela eta horrek aldebakarreko arriskua hartzea ere ekartzen duela azaldu die.
2014ko irailean egindako erreferendumaren harira Erresuma Batuko lehen ministroak eta alderdi unionista nagusietako buruzagiek Eskoriazi eskumen gehiago emateko konpromisoa hartu zuten, baldin eta eskerziarrek independentziaren aukerari uko egiten bazioten. Orain Erresuma Batuko Parlamentuko Smith Batzordeari dagokio eskien horiek nola itzuli aztertzeko ardura.
Iturriak: