Otsailaren 8tik aurrera Foru Auzitegi Ekonomiko Administratibok Bizkaiko Foru Ogasuneko erakinaren hirugarren solairura aldatuko da. FAEA-ko bulego berriak 800 metro karratu izango ditu eta bere sarrera Kaputxinos kalearen 2. zenbakitik izango da.
Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak, eskari bakarrean eta doako prozudura baten bidez, Bizkaiko Foru Ogasunak emandako zerga zehapen eta zergak aplikatzeko egintzak berrikusten dituen organoa da. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiaren zuzenbide publikoko bestelako diru sarrerak biltzen ditu.
2009ko apirilaren 1tik erreklamazio ekonomiko-administratiboak modu telematikoan aurkezteko aukera dago eta 2013ko apirilatik aurrera erreklamazioen egoera modu telematikoan ere kontsulta daitezke.
Orain arte Batzar Nagusien egoitzan zituen bulegoak FAEA-k. Egoitza berrian 38 langileek ordutegi bera izango dute: Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara. Ekainaren 15tik irailaren 15era udako orduregi izango dute, 8:30etik 13:30 era.
Iturriak: